Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Juana, la reina que no quiso reinar

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava - Erriberri

2017ko abuztuaren 2a, asteazkena - 22.00etan
Prezioa: 15.00 €

Gema Matarranzek ahotsa eta gorputza jarriko dio Gaztelako Joana I.ari, Joana eroa esaten ziotenari. Bere patuaren gatibu, poliki-poliki hiltzen utzita arbuiatu zuten guztiak baino gehiago bizi izan zen. Joana arretaz arakatzen ariko da oroitzapenaren eta etsipenaren artean, estatu baten premiengatik bortxaz ezarritako bizimodu bat ulertzen saiatzeko. Gurasoak, seme-alabak eta senarra presente egongo dira eszenan, eromenaren bidean herrestan daraman amets mingarri batean.

Joanaren begietatik jaiotako begirada, jauregiko azpijokoen eta handinahikerien lekukoa eta biktima, ez hiltzeko arrazoi moduan maitatzeko eskubidea aldarrikatuko duena.

Antzezleak:

  • Joana:  Gema Matarranz
  • Lekaidea: Enrique Torres

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko testua: Jesús Carazo
  • Jantziak: Mai Canto
  • Jatorrizko musika: I. Almendral
  • Eszenografia: Álvaro Gómez Candela
  • Argiak: Juan Felipe Tomatierra
  • Argazkiak: Pablo Mabe
  • Zuzendaria: J. D. Caballero

Iraupena: 55 minutu

www.histrionteatro.es

Bilatzailea