Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ISEO & DODOSOUND

Kultur

Gaztelua - Marcilla

2017ko uztailaren 27a, osteguna - 20.00etan

Iseo&Dodosound musika-proiektua elkargune gisa sortu da, non bi artista horien talentu musikalek bat egiten baitute. Soinuak reggae eta dub estiloen artean mugitzen dira, musika digitalaren lehen garaiko aztarnak eta trip hop estiloko eragin handiak dituztela; proposamen originala da, aberatsa soinuetan eta xaloa bere izaeran. O zialki, 2015ean aurkeztu zen taldea,

Cat Platoon albumarekin, eta sekulako harrera ona izan zuten entzuleen eta kritikaren aldetik; albumak hamar kantu ditu, eta gauza da entzulea lanaren sortzaileen gogoen paisaietan eta imajinarioan barrena eramateko.

Lan horri esker, ia Espainia osotik jotzeko aukera izan dute, baita Frantzian ere; haien proposamena mota guztietako agertokietara eramanda, ikus-entzunezko aberats eta bariatu batean islatu dute bide hori. Estilo oroitarazlea, zuzeneko indartsua eta aldi berean suabea duena; proiektu horretaz gozatzeko aukera dutenak ez dira ez hotz ez bero geldituko.

Bilatzailea