Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Macbeth

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava - Erriberri

2017ko uztailaren 24a, astelehena - 22.00etan
Prezioa: 15.00 €

Shakespeareren tragedia bat aurkeztuko dugu, kilta jantzitako hiru antzezlek (des)egokitua. Euskarri eszenografikoa emateko –oraingoan, aulkia baino zerbait gehiago egongo da– kea sortzeko tresna bat, sukaldeko aiztoak eta oina duten hiru mikrofono izango dituzte. Kea sortzeko tresnak Eskoziako lainoa ekarriko du gogora, eta gainerako guztia altzariak, gaitak, zaldiak, lantzak, ezpatak, urkamendiak, basoak, tronuak eta, azken batean, lan honek behar duen eszenografia guztia izango dira. Britainia Handiko nobleen leinuen arteko gerren kontakizunetan oinarritua, egilearen pieza odoltsuenetako bat da (protagonista guztien artean bakarrik bik iraungo dute bizirik), eta giza handinahikeriaren irudikapen zorigaiztokoen artean, nagusia.

Laurogei minutuan eta Companhia do Chapitô taldearen estilo nahastezinean, ikus-entzuleek gozatu eta barre egingo dute tragedia honekin, erabateko barre-algara oinarri hartuta kontatuta. Ez al dira klasikoak egiten dramaturgia eta testuaren mezua errespetatzen eta handitzen duten janzki eta gorbatekin? Portugaldar atsegin eta maitagarri hauek gauza berbera egingo dute, barrez lehertzeko umore senetik. Eta portugesez, ingelesez edo gaztelaniaz.

Antzezleak:

  • Jorge Cruz
  • Duarte Grilo
  • Tiago Viegas

Fitxa artistikoa:

  • Sorkuntza kolektiboa
  • Zuzendaria: John Mowat
  • Zuzendaritzako laguntzailea: José Carlos Garcia
  • Antzezleak: Jorge Cruz | Duarte Grilo | Tiago Viegas
  • Kiltak: Glória Mendes
  • Ekoizpen-zuzendaria: Tânia Melo Rodrigues
  • Argien teknikaria: David Gonçalo Florentino
  • Banaketa eta kontratatzea: César Arias “MARMORE”  

12 urtetik gorakoentzat.

Iraupena: 80 minutu

www.cesararias.es

Bilatzailea