Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

BROKHEM BROTHERS BRASS BAND

Kultur

Plaza - Otsagabia

2017ko uztailaren 15a, larunbata - 22.00etan

Brokhem Brothers Brass Band taldearen musika New Orleanseko Brass Bands talde garaikideen soinuan oinarritzen da. Funk eta Gospel estiloak dira taldearen interpretazio indartsuen osagaiak, Jazz modernoarekin batera. Inprobisazio kolektiboak berebiziko garrantzia du haietan. Makina bat agertokitan eta plazatan jo dute, baita zenbait jazz-jaialditan ere, hala nola Donostiako Jazzaldian, Getxon, Jazz al margen jaialdian (Zaragoza), Haizetara kale-banden jaialdian (Amorebieta) eta Femukan, baita edozein herritako festetan ere. Hain gustuko dituzten Brass Bands horien espirituarekin bat, klase guztietako ekitaldietan jotzen dugu, diote. Beste batzuetan, furgonetara igo, eta edozein lekutan hasten dira jotzen, abisatu gabe, edota edozein hiritako kaleetan...

Bisita gidatua: Irati aireko ikuspegitik. Abodi

10:00 / 3h
Abodiko eski-estazioa, NA-2011 PK7.
Bidexka: 1h 30’. (min 10 pax, max 35 pax) /
Prezioa: dohainik

Bisita gidatua Otsagabiara

18:30 / 1h 30’
Otsagabiko turismo-bulegoa.
Prezioa: 1 € helduak, adingabeak dohainik (max 35 pax)
Erreserbak: T. 948 890 641 / oit.ochagavia@navarra.es

Bilatzailea