Ipar Amerikako sustraien musikaren soinuak aztertzen dituen talde bat da. Banda 2014an sortu zen, McGregor & The Rustlers izenarekin, eta country eta bluegrass musiken klasikoak interpretatzen hasi zen. 2015ean, bi single eta bi bideoklip grabatu zituzten: Worn out shoes eta Workin’Man Blues.
Gaur egun, country rock estilotik gehiago duen musika batera eboluzionatu dute, baina betiere blues, folk eta rockabilly estiloen pintzelkadak emanez; haiek Napar-Country deitzen diote soinu horri. Gaur egun, Lazy Daisy Band kantu propioz osatutako lehen diskoaren aurreprodukzio-lanetan ari da.
Axel McGregor: ahotsa, banjoa eta gitarra / Fafu Charger: gitarra / Al Butcher: kontrabaxua / Pi O’Lee: bateria / Mike Richman: gitarra.
17:30 / 1h 15'
Gurutzearen elizako atea.
Prezioa: 1 €
Erreserbak: T. 948 341 301 / turismo@puentelareina-gares.es