Erakusketa: Abigail Lazkoz.
Komisarioa: Alexandra Baurés.
Astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara, igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Ekainaren 30ean, ostirala 12:00 ERAKUSKETA INAUGURATUKO DA artista bera bertan dagoela. 18:00etatik 20:00etara
PLASTIKA-TAILERRA. Marrazkia eta collagea ezagutu nahi dituzten guztientzat. La Chincheta Brunak emana. Sarrera librea, izen-ematerik gabe
Biodôme Montrealeko zoologiko bat da, museo biziduna, aurrendaria, animalien ekosistemak (landaredia, argitasuna, tenperatura eta urtaroak) errepikatzen dituena, eta, horri esker, interakzio naturala dute ingurunearekin.
Abigail Lazkoz (Bilbao, 1972) egileak zera proposatzen digu: Tafallako erakusketa-gelara eramatea izaki bizidunen eta habitataren arteko harremanari behatzeko grina hori, baina kasu honetan gizakiongana aplikatuta. Gizakiaren arrastoari erreparatuko dio gizabanako edo talde gisa, eta pertsona gramatikalak erabiliko ditu –ni, zu, hura...– konbentzio gisa esperientzia horiek kontatzeko. Eta, horretarako, espaziora zabaldutako marrazkia erabiliko du, halako moldez non paper gainean egindako obra batzuk elkarrizketan hasiko baitira eskultura, pintura eta beste hainbat tramankulurekin.