Erkudengo Ama abesbatza 1982an sortu zen, Altsasun. Erkuden parajean dagoen Ama Birjinari eskainitako ermita batetik datorkio izena. Gabriel Alegría izan zen lehen zuzendaria. Geroago, Sara Salazar eta Lourdes Macho aritu ziren, eta, 1997. urteaz geroztik, Inmaculada Arroyo aritzen da horretan. 42 pertsonak osatuta dago,
eta Nafarroako Gobernuaren hainbat kultura-programaziotan aritu da, baita Euskal Herriko zenbait herritan ere. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako Abesbatza Gazteen atalean parte hartu zuen, eta trukeak egin izan ditu Rota, Montblanc, Medina De Pomar, Azkoiti, Oñati, Argentina eta beste abesbatza batzuekin. 2007ko irailean, Nafarroako Abesbatzen Federa- zioaren CDaren –Gabon Kantak– lehen kan- tua grabatu zuen. 2008ko abuztuan, bidaia bat egin zuten Vienara, eta Austriako zenbait herritan eta hiriburuko zenbait agertokitan aritu ziren. Urte hartako azaroan, Nafarroa- ko Abesbatzen Federazioaren ordezkari aritu zen Euskal kantak jaialdian, Amurrion. Abenduaren 5etik 8ra bitarte, Nazioarteko 2. Biltzar Etno-historiko eta Musikalean parte hartu zuen, abesbatza gonbidatu gisa, Orosein (Sardinia). 2009ko maiatzean, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea saria Agustín González Acilu musikariari emateko ekitaldian parte hartu zuen. Urte hartako azaroan, bestetik, Cudillerora (Asturias) bidaiatu zuen, Añoranzas de Cudillero Haba- nera eta Itsas Kantuen Nazioarteko Lehiaketan parte hartzera gonbidatu baituzten. 2011ko abuztuko lehen astean emanaldi-bira bat egin zuen Méridan eta Setúbalen (Portugal).
17:00 / 1h 15'
Priorearen etxearen leihatila.
Prezioa: 5 €
Erreserbak: T. 948 790 480 / 670 28 99 97 auriaorreaga@gmail.com