Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

THE DISAPPOINTMENTS

Kultur

Orbaizeta (Pilotalekua) - Orbaitzeta

2017ko uztailaren 7a, ostirala - 19.00etan

The Disappointments (Dezepzioak) Hammond organoan eta musika beltzaren eraginetan oinarritutako musika-talde bat baino gehiago ere bada. Esan dezakegu egoera psikologiko bat dela, erritmoa eta musika sentitzeko modu bat, baina, batez ere, zuzenean interpretatzeko modu bat. Osaera klasikoa du, hots, bateria, baxua, gitarra eta Hammond organoa, eta, han, Soul, Bebop, Blues, Northern Soul eta Modjazz estiloen eragin garbiak antzematen dira. Konposizio propioetan hainbat eragin ezagun sumatzen dira, hala nola Jimmy Smith, Lou Donaldson  edo Booker T. & The MG ́s musikarienak; beste tema batuetan, berriz, soinu beltz zinematogra koak antzeman daitezke:
Shaft, Bullitt, Dirty Harry edo Starsky and Hutch, besteak beste. The Disappointments taldeak latitude hauetan hain ezohikoa den genero horren bertsio instrumental bat proposatzen du. Hona hemen emaitza: entzuleek aise berenganatzeko moduko musika bat, dantzagarria, energia handikoa eta suhartasunez betea.

Bisita gidatua: Irati ilargiaren argitan: piknik-afaria izarrei begira

19:00etako kontzertua bukatu eta gero / 2h Orbaizetako sarrera.
Prezioa: 10 €
Erreserbak: T. 660 26 87 50 / itarinatura@itarinatura.com

 

Bilatzailea