Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

IGELAREN BANDA

Kultur

Sorginen leizea - Zugarramurdi

2017ko uztailaren 6a, osteguna - 18.00etan

Igelaren Banda 1998an sortu zen, eta 2000. urtean editatu zuen lehen diskoa. Egungo kideak 2011ko udaberrian hasi ziren elkarrekin: Bixente Martinez, gitarra, Hasier Oleaga, bateria, eta Amaiur Cajaraville. 2013ko martxoan, Preguntatxo bat (Elkar KD 889) diskoa aurkeztu zuen.

Orduz geroztik, hainbat kontzertu eskaini izan ditu. Horien artean, Donostiako Jazzaldian, Bartzelonako EH Sona (2013) jaialdian eta Bilboko Loraldian (2015). Era berean, 2013ko Bertsolari Txapelketaren sintonia konposatu eta grabatzeaz arduratu zen. 2015eko udazkenean, Debalde festa (Elkar KD 936) diskoa aurkeztu zuten, bertsolariek gehien erabiltzen dituzten melodiei eskainia oso-osorik. Diskoan, melodia tradizionalak aurki daitezke, hala nola Xarmangarria zira eta Erreguetan, eta gaur egungo musikariek konposatutako melodiak ere; adibidez, Ilun ikarak, Imanolena, edo Ezin ahaztu, Oskorrirena.

Bisita Sorginen leizera eta museora

11:00etatik 19:00etara / Museoa: 11:00etatik 18:30era libre Leizeko harrera-lekua
Prezioa: 4,50 € heldua, 2 € haurra (6-12 urte bitarte)
Erreserbak: T. 948 599 004 / info@zugarramurdi.es

KULTUR

Bilatzailea