Arantxa Villanueva dantza-konpainiak hamar urtetik gorako bidea darama mugimendua adierazpen-tresna bilakatzen sentimenduak, sentsazioak, ezinegonak eta bitxikeriak plazaratzeko. Istorioak kontatzen ditu, ikuslea harrapatzen duten tema musikalez lagundurik; gainera, eszenaratzea ikus-entzunezko teknika batez aberasten
du, zeinak ez baitu inor ez hotz ez bero utziko. Oraingo honetan eta Federico García Lorcaren obraren eskutik, oso urrun ez dagoen iragan batera eramaten gaitu, eta zenbait emakumek Espainiako herrietan bizi duten drama erakusten du. Testu horren bost eszenak, bost une enblematikok errealitate idor eta gogor bat gogorarazten digute, egileak sentsibilitate handi batez kontatuta. Erronka handi horretan, Marta Juániz aktorearen laguntza izan dute,
ahotsa eskaini baitu, baita protagonisten anteztearena ere. Hori guztia Uxueko paraje paregabean, non Lorcaren testuan islatutako giroa primeran islatzen baita.
17:30 / 1h 15'
Elizako atea.
Prezioa: 3 € Erreserbak: visitaujue@gmail.com