Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

TIPITAKO

Kultur

Sarasate plaza - Olazti/Olazagutía

2017ko ekainaren 29a, osteguna - 20.00etan

Tipitakok hirugarren lana plazaratu du: Sonido de Bolsillo. Tipitakoren proiektu berriak estilo-sorta zabala eskaintzen du, rock musikatik rumba  amenkora joanda, betiere faktore komun bat dutela: Tipitakoren soinu berezia.

Konposizio-prozesua entseguen eta kontzertuen artean sortzen zen; eta, kantuak abiarazteko unean, erabakigarriak izan ziren gustura emandako tarteak eta kide bakoitzaren eragin zabala tema bakoitza musikalki zehazteko. Konposatu ahala, gainezka egiten zuten kantu horiek. Bandak zenbait musikariren kolaborazioak izan ditu, beren harri-koskorra ekarri nahi izan baitute; haien artean, nabarmentzekoa da Chiki Loraren kolaborazioa Gotas de Amor teman. Tipitakok esker onez hartu zuen Malagako artistaren parte-hartzea, esentzia musikal handia transmititu baitu azken urteotan ospe handiko Canteca de Macao bandan; izan ere, talde hori erreferente bat da panorama musikalean.
Zenbait estudiotan ekoitzi da Sonido de Bolsillo lana, instrumentu bakoitzarentzat egokia zen soinua bilatu baita; horrela, nahasketa eta master lanak Punta Paloma (Cádiz) grabazio-estudioetan egin dira, eta proiektua Jose Ma Sagristaren eskuetan utzi da, harekin elkarlanean aritu diren artista ospetsu batzuen ibilbide handia aintzat hartuta.

Mami tailerra eta esnekien dastaketa

17:00etatik 18:30era / 1h 30'
Quesería Sarabe. Txorralde 2. 31810 Urdiain. Prezioa: 12 € heldua, 5 € haurra
Erreserbak: T. 699 938 356 / sarabetxokoa@gmail.com

Bilatzailea