Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

KHERAU

Kultur

Altzateko Jaunaren Plaza - Bera

2017ko ekainaren 24a, larunbata - 20.30etan

Kherau boskote bizkaitarrak 2007ko udaberrian hasi zuen ibilbidea, euskal kantu eta melodia herrikoiek erakarrita. Hasiera- hasieratik erakutsi dute tema propioen eta kantu herrikoien arteko oreka gordetzeko nahia, eta ukitu garaikide bat eman diete azken horiei; era berean, pop-rock estilotik hurbil dauden tema propioak sortu dituzte musika-instrumentu tradizionalak erabiliz, hala euskal kulturakoak nola beste kultura batzuetakoak.

Zuzeneko emanaldietan, indar ikaragarria erakusten dute, baina tempo lasaiko temek ere lekua aurkitzen dute, giro intimistaren eta errepertorio gogorraren arteko kontrastea eginda. Kontzertu bakoitzari ikuspegi berezi bat ematen ahalegintzen da boskotea, eta, hortaz, maiz aldatzen dute eszenaratzeko modua. Bertsolaritzak eta olerkiak ere lekua hartu ohi dute emanaldietan.

Bilatzailea