Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ELFENTHAL OPERA ROCK

Kultur

Tafalla Kulturgunea - Tafalla

2017ko ekainaren 23a, ostirala - 20.30etan
Prezioa: 10.00 €

Maite Itoiz & John Kelly egonen dira programan, Elfenthal taldearekin batera, eta kontzertu-ikuskizun bat eskainiko
dute, adin guztietarako prestatua; hartan, musikari handiak –bai rock sendoenetik bai mundu klasikotik datozenak– elkarrekin ariko dira musika-leherketa zoragarria eskaintzen: rock sinfonikoa, zelta, erdi arokoa, musika neoklasikoa eta fantasiazkoa, eta hori guztia Elfenthal taldeko ahots eta instrumentu paregabeen laguntzaz. Soprano eta ekoizle nafarrak (amaren aldetik sustrai tafallarrak ditu) arrakasta handia lortu du 2006tik Europan, proiektu horren zuzendari gisa; izan ere, lehen postuan egon da Alemanian, eta, besteak beste, honako hauekin aritu da: Robin Gibb, André Rieu, Scorpions...

Harpa zelta, biolontxeloa,  autak, gitarra elektrikoak eta bateria sendoa; horiek guztiak, besteak beste, ariko dira lanean bandak nazioarteko ibilbidean emandako 10 urteetan sortutako errepertorioko lan onenak eskaintzeko.

Bilatzailea