Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ignacio de Loyola

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko ekainaren 2a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 1.00 €

Filmak Ignacioren bizitza kontatzen digu, soldadu izan eta garaipen militarrekin amesten zuenetik. Iruñean zauritua izan eta gero, barne aldaketa sakona sentitu, Jesus eta santuen bizitza irakurtzen hasi eta Jerusalenera joan zen peregrino gisa, Erromatik pasatuz, non Aita Santuarekin elkartu zen. Urte batzuk geroago, kide batzuekin Jesusen Lagundia osatu zuen.

Argumentuak sortu dezakeen interesaz gain, Nafarroako Filmotekak estreinaldiari aurre egiteko arrazoia dena (hurrengo ekainaren 15ean izango dena), Navarra Film Commissionen laguntza interesgarria da ere Nafarroako hainbat kokalekuetan. 2015ko udan talde filipinarrak Artaxoan, Zugarramurdin, Iruñean, Olibako Monasterioan, Lizarran, Garesen eta Oliten filmatu zuen produkzio hau.

Filipinak-Espainia, 2016

  • Zuzendaria: Paolo Dy, Cathy Azanza.
  • Gidoilariak: Paolo Dy, Cathy Azanza, Pauline Mangilog-Saltarin, Emmanuel Alfonso, Ian Victoriano.
  • Argazkilaritza: Lee Meily (C)
  • Musika: Ryan Cayabyab
  • Interpretatzaileak: Andreas Muñoz, Javier Godino, Julio Perillán, Gonzalo Trujillo, Isabel García Lorca, Lucas Fuica, Mario de la Rosa, Jonathan D. Mellor, Rick Zingale, Tacua Casares, Ben Temple, Imanol Reta.

Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelaniazko azpi-tituluekin
Iraupena: 118 min.

Bilatzailea