Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Relatos salvajes

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko maiatzaren 29a, astelehena - 20.00etan

Film hau intriga, komedia eta indarkeria aldizkatzen duten sei pasarteek osatzen dute. Bere pertsonaiek amildegirantz eta kontrola galtzera bultzatuak ikusiko dute haien burua, zibilizazioa eta basakeria banatzen duen muga zeharkatuz. 

Zuzendariaren hitzetan, kontaketak batzen dituen lotura “zibilizazioa basakeriatik aldentzen duen muga, gure senetik ateratzeko beldurra, eta kontrola galtzeak duen plazerra” da. Pasarte multzo honek “eguneroko egoera zailak jorratzen ditu, nik ere bizi izan ditudanak, eta biztanle arrunt moduan guretzat gordetzen ditugunak zerbait egiteak ekar ditzakeen ondorioak neurtu eta gero, oldakorrak ez izatea eta kanpoko erasoei ez erantzutea aukeratzen duzunetarikoak”.

Film hau Canneseko (atal ofizialean) Zinema Jaialdirako hautagaia izan zen, Oscarrentzako hautagaia izatea ere lortu zuen, ingelesez ez egindako filmen mailan. Gainera, zinema iberoamerikarreko Platino Sarietan parte hartu zuen, hautatzen zuen 10 postuetatik 8 irabaziz: filmerik onena, zuzendaririk onena, gidoirik onena, beste batzuen artean. 2016ko otsailean BAFTA saria lortu zuen, ingeles-hizkuntza ez zuen filmen artean. Argentinako filmerik arrakastatsuena da.

  • Argentina-Espainia, 2014
  • Zuzendari eta gidoilaria: Damián Szifron.
  • Argazkilaritza:  Javier Julia (C)
  • Musika: Gustavo Santaolalla.
  • Interpretatzaileak: Ricardo Darín, Leonardo Sbaraglia, Oscar Martínez, Darío Grandinetti, María Marull, Rita Cortese, Julieta Zylberberg, César Bordón, Walter Donado.
  • Iraupena: 122 min.
  • Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
  • Doako sarrera
  • Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Bilatzailea