Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ich bin dann mal weg

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko maiatzaren 23a, asteartea - 19.30etan
Prezioa: 3.00 €

Hape Kerkeling, alemaniako telebistan agertzen den komikorik famatuenetariko bat, programa batean kolapso bat jasaten du eta bere medikuak atseden hartzea gomendatzen dio. Bere amonak konbentzitua, Done Jakueren bidea oinez egitea erabakitzen du. Bidaia guztietan bezala, beste jende, mundu eta batez ere, bere buruarekin egingo du topo.

Best- seller alemaniar batean oinarritua, aipatutako herrialdian fimerik arrakastatsuenetariko bat izan da, baina ez du Alemaniaz kanpo distribuziorik eduki. Filmak berez zuen interesaz gain, guretzat erakargarritasun berezia dauka 2014. urteko irailean Nafarroan filmatutako irudiak dituelako, batez ere Iruñean.

Alemania, 2015

  • Zuzendaria: Julia von Heinz
  • Gidoia: Jane Ainscough, Christoph Silber
  • Argazkilaritza: Felix Poplawsky (C)
  • Musika: Alexander Geringas, Joadchim Schlüter
  • Interpretatzaileak: Devid Striesow,Martina Gedeck, Karoline Schuch, Katharina Thalbach, Annette Frier, Inez Bjorg David.
  • Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa alemanieraz, gaztelaniazko azpi-tituekin
  • Iraupena: 92 min.

Bilatzailea