Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Los colores de la montaña

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko maiatzaren 22a, astelehena - 20.00etan

Manuelek, 9 urteko mutiko batek, egunero jolasten du futbolera pilota zahar batekin eta atezain ospetsua izatearekin amesten du. Bere zoriontasuna erraldoia bihurtzen da, Ernestok, bere aitak, baloi berri bat erosten dionean; baina, zoritxarrez, ustekabeko istripu batek baloia minak dituen belardi batera botatzen du. Oso arriskutsua den arren, Manuel ez dago prest bere baloiari uko egiteko eta bere lagun minak konbentzitzen ditu, Julian eta Poca Luz, hau berreskuratzeko. Abentura eta haur- jokuen parean, gatazka armatu baten seinaleek La Pradrerako bizilagunen bizitza asaldatzen dute.

Zuzendari Berri Onenaren Saria (Donostiko Zinema Jaialdia); Eraikuntza Zinema Sariaren irabazlea (Toulouseko Zinema Jaialdia), Ikusleen Saria eta Epaimailaren Aipu Berezia (Rondako Zinema Politikoaren Jaialdia (Espainia)); Ikusleen Saioa eta SIGNIS Saria, Friburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdia (Suitza), Sirga de Plata, Festival Spirit of Fire (Errusia), Opera Primarik onena eta Gidoirik Onena (Los Angeleseko Jaialdi Latindarra, Filmerik Onena (Viña del Mareko Nazioarteko Jaialdia (Chile) etabar.

Colombia, 2010

  • Zuzendari eta gidoilaria: Carlos César Arbeláez.
  • Argazkilaritza:  Oscar Jiménez (C)
  • Musika: Camilo Montilla, Oriol Caro.
  • Interpretatzaileak: Hernán Mauricio Ocampo, Nolberto Sánchez, Genaro Aristizábal, Natalia Cuéllar, Hernán Méndez, Carmen Torres, Ángela Patricia, Antonio Galeano.
  • Iraupena: 88 min.
  • Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
  • Doako sarrera
  • Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Bilatzailea