Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Museum Revolution

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko maiatzaren 18a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Iraultza batek herrialde baten « paisaia » politiko eta soziala aldatzen du, baina batez ere, paisaia fisikoa aldatu egiten du. Mendeetan zehar, inongo munduko hiriburuen alde zaharrek ez zuten Maidanen antzekorik ikusi : erdi-aroko hiri baten eta aldi berean, etorkizuneko irudipenaren antza zuen. Iraultza batek objektuen eginkizuna aldatzen du, lekutik mugitzen ditu, kontzeptuak nahasten ditu. Bombila bat molotov koktel bat egiteko ontzia bihurtzen da, pneumatikoak barrikadak osatzeko materialak bihurtzen dira, pala eta errepideko seinale bat armarriak, eta, gaur egungo arte- generoak- instalazioa, performancea, happeninga- Maidaneko iraultzaren zuzendariak dira. Egia esan, arteak eginkizun arkeotipo nagusiak gogoratzen ditu. Musikari batek zuzentzen du gatazka, diseinatzaile batek margotzen ditu karteldegiak, margolari batek ematen die argia armarri eta kaskoei bertan  aintzineko botere eta desioak margotuz eta arkitektu batek diseinatzen du gotorlekua. Filmak erakutsitako keinu artistiko gehienak oinarrizkoak dira, utilitarista, gizagaixoa : ikusten dugu nola artea oraindik ez den eskulanetik banandu, estetika gure begietatik jaioko balitz bezala. « Erdi Aro Berria » deitzen diote Maidan jaiotako arteari. 

Errusia, 2015

  • Zuzendari eta gidoilaria: Nataliya Babintseva
  • Argazkilaritza: Dimitry Rudakov, Sergey Stetsenko, Denis Melnik (C)
  • Dokumentala
  • Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa errusieraz eta azpi-tituluak gaztelaniaz.
  • Iraupena : 73 min.

Bilatzailea