Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El padre

Baluarte (Areto Nagusia) - Iruña

2017ko apirilaren 23a, igandea - 19.00etan

Florian Zeller egileak berak obra fartsa tragikotzat  jotzen du. Eta horretan datza bere handitasunak eta zailtasunak, zahartzeak eraginda errealitatearen nozioa galtzearen gai korapilatsua jorratzen baitu. Buru nahasiaren edota, agian, inguruan dituenen interesen ondorioz nahasita dabilenaren, ez dugu inoiz jakingo, ikuspegian barneratzen gara. Pertsonaia barregarri uzteko inolako asmorik gabe, Andresek (Héctor Alterio) barre eragiten digu. Egoera anbiguoen, askotan kontrajarriak, erantzun mingarrien, pertsonaia bikoiztuen, aldaberen, eta, familiak dioena benetan gertatzen ote denaren edota aitak sentitzen duena hori ote denaren zalantza guztien gainetik, oso obra dibertigarria sortu dute, sarri askotan dramara hurbiltzen dena, beste batzuetan, komediara eta ia beti Hitchcock-en estiloko thriller kezkagarria gogora ekartzen duena. Izan ere, ziur gaudela uste dugunean, harrituta uzten gaituen eta berriro ere harrapatzen gaituen ustekabeko ezbehar bat gertatzen da. El padre antzerki-lana Héctor Alterio aktorearentzat idatzitako obra da, berekin zehaztasuna, adimena, dramatismoa eta umore-sena garantizatuta daude. Zuzendaritza José Carlos Plazak sinatzen du eta antzezle-zerrenda aktore talde apartak osatzen du. Antzerki bikaina eta dibertigarria. 

AKTORE-ZERRENDA

  • Andrés   HÉCTOR ALTERIO
  • Ana   ANA LABORDETA
  • Pedro   LUIS RALLO
  • Hombre   JORGE TORRES
  • Laura   ZAIRA MONTES
  • Mujer   MARÍA GONZÁLEZ

  • Autorea: Florian Zeller
  • Zuzendaritza eta egokitzapena: José Carlos Plaza
  • Musika: Mariano Díaz
  • Eszenografia eta argiztapena: Francisco Leal
  • Jantziak: Juan Sebastián Domínguez

IRAUPENA: ORDU 1 ETA 40 MINUTU (atsedenaldirik gabe)

 

[Descarga el programa de mano]

Bilatzailea