Jerry eta Lucy Warriner, haien ezkontza apurtzekotan dauden eta bere txakur Mr. Smith-ren kustodia lortu nahi dute. Haien dibortzioa ofiziala egin baino lehen, Jerryk Lucyrekin itzultzea erabakitzen du, baina bera petroleoari esker aberastu den gizon batekin ezkondu behar dela ezagutzen du. Jerryk mendekua hartu nahian eta Molly Lamontekin ezkonduko dela jakinarazten du.
Leo McCareyek zuzendutako lana (pelikula honi esker Oscar bat irabazi zuen), zinema maisu ahaztuenetariko bat da, baina oso garrantzitsua da bere izena berreskuratzea, eta baita garai horretan sortu zuen bikote arrakastatsua ere (Grant-Dunne). Gidoi injeniotsu batekin, elkarrizketa oso interesgarri eta bitxiekin (irrealak dirudite batzuetan), La pícara puritana – gaztelaniaz hartzen duen izena justifikatzea ez da oso erraza - oso dibertigarria da eta amerikako komedia klasikoaren paradigmatzat hartzen da. Ero samarra da, baina aldi berean esentzialki errealista da eta egiak esan edo desestaltzen ditu- askotan bortitzak-, batez ere gizakien eta gizakien arteko gatazkei buruzkoak.
The Awful Truth, EEBB, 1937
Zuzendaritza: Leo McCarey
Gidoia : Viña Delmar.
Argazkia: Joseph Walker
Musika : Ben Oakland
Antzezleak: Cary Grant, Irene Dunne, Ralph Bellamy, Alexandre D’Arcy, Cecil Cunningham.
Hizkuntza : J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena : 91 min.