Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Mariposas en El Hierro. Zine foruma

Baluarte - Iruña

2017ko martxoaren 23a, osteguna - 19.30etan

JARDUNALDIAK BAKEA, BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZ.
Zine foruma Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin

Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez lemapean, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko Jardunaldien bitartez, gogoeta bultzatu nahi da, baita pertsonen duintasuna errespetatu beharraren aldeko mezua ere. Aurten, arteak hainbat adierazpideri esker eskaintzen digu indarraz baliatuz eginen dugu.

Jardunaldien bigarren edizio honen lehengo hitzordua Mariposas en El Hierro zine foruma izango da. Filmak gure herriko hainbat indarkeria motaren biktima diren testigantzak biltzen ditu, baina hemendik kanpokoa dituen hitzak ere biltzen ditu. Emakume hauek guztiek indarkeria gainditu nahi dute, bakea eta justizia nagusi diren etorkizuna eraiki. Esperientzia, ekimen, jarrera eta desirak oparitzen dizkigute, bestelako errealitatea sortzeko: inolako indarkeriarik gabeko bizimodu duina, bake iraunkorreko etorkizuna, bidaia bat sufrimendutik esperantzara. Proiekzioa ondoren solasaldia Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin.

PROGRAMA OSOA IKUSI

Bilatzailea