Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Berriro martxan jabego intelektualari buruzko aholkularitza artistentzat

Udazken honetan, Uharte Zentroak berriro hasiko du aholkularitza eskaintzen egile eskubide eta jabego intelektualari buruz artista, profesional eta kultur arloko mikropymesentzat. Doako aholkularitza izanen da Intagia elkartearekin elkarlanean eramanen dena. Aurrez aurreko saioak hilean behin izanen dira, baina horrez gain, online bidezko saioak eginen dira ostegunetan.

Aurrez aurreko aholkularitza jasotzeko, hurrengo datetan izanen dira: azaroaren 24an, abenduaren 15ean, urtarrilaren 26an, otsailaren 23an, martxoaren 23an, apirilaren 27an, maiatzaren 25ean eta ekainaren 22an. Aholkularitzaren ordutegia arratsaldeko bostetatik zortzietara izanen da.

Gainerako ostegunetan, prest egonen da online zerbitzua: abenduaren 1ean, urtarrilaren 12 eta 19an, otsailaren 2, 9 eta 16an, martxoaren 2, 9, 16 eta 30ean, apirilaren 6an, maiatzaren 4, 11 eta 18an eta ekainaren 1, 8 eta 15ean. Goizez zein arratsaldez izanen dira saioak.

Hortaz, norbaitek jabego intelektualari buruz edota ukiezinen kudeaketari buruzko informazioa jaso nahi badu, Uharte Zentroan jaso dezake aurrez aurreko aholkularitza (aurretik hitzordua eskatuta), 17etatik 20etara edota online zerbitzuan hitzordua eskatuta. Zerbitzua eskatzeko telefonoa 948361457 da.

Besteak beste, aholkularitza saioetan obren eta sormen proiektuen jabego intelektualari buruzko galderak planteatu ohi dira; eskubideak babesteko gomendioak eta erregistro inprimakiei buruz; beste mota bateko ukiezinen aholkularitza, hala nola, isilpeko informazioa, jabego industrialaren eskubideak eta interneteko edukien babesa, besteak beste.

Hurrengo saioak

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2016ko abenduaren 1a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2016ko abenduaren 15a, osteguna - 17.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko urtarrilaren 12a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko urtarrilaren 19a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko urtarrilaren 26a, osteguna - 17.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko otsailaren 2a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko otsailaren 9a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko otsailaren 16a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko otsailaren 23a, osteguna - 17.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko martxoaren 2a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko martxoaren 9a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko martxoaren 16a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko martxoaren 23a, osteguna - 17.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko martxoaren 30a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko apirilaren 6a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko apirilaren 27a, osteguna - 17.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko maiatzaren 4a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko maiatzaren 11a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko maiatzaren 18a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko maiatzaren 25a, osteguna - 17.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko ekainaren 1a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko ekainaren 8a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko ekainaren 15a, osteguna - 00.00etan

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2017ko ekainaren 22a, osteguna - 17.00etan

Bilatzailea