Izenburua: Iraganera begirada. Historia eta gerra karlistak birsortzeko argazkia Lizarrako Karlismoaren Museoko aldi baterako erakusketa da, tronua eskuratzeko grinak ez ezik, garai hartan liberalismoak eta karlismoak irudikatzen zituzten ideia politiko kontrajarrien arteko talkak eragindako XIX. mendeko gerra karlista odoltsuen historia birsortzen duten argazkiak biltzen dituena.
Birsortzeak mota desberdinetakoak dira: batzuen, fotomuntaketak izaten dira, komunikabideen laguntzarekin egiten direnak; beste batzuetan, objektiboak kokapen historikoak diren edo haiek gogorarazten dituzten agertokietan antzinako jantziez jantzitako modeloak erretratatzen ditu. Badira piezen egiazkotasuna garaiko teknologia fotografikoa erabiliz areagotzen duten egileak ere; esate baterako, XIX. mendeko ferrotipo zahar horiek, egungo argazkietatik hain urrun geratu diren testurak, orbanak eta kontrasteak erreproduzitzen dituztenak. Eta, bada, jantzien, orrazkeren eta makillajearen bidez eraldatutako modeloak erabiltzen dituenik ere; egokia pertsonaia sonatuen antzinako argazkiak sortzeko.