Prince Minneapolisko jenio handiaren 1986ko Sign o’ the Times albumaren eta izen bereko abestiaren titulua maileguan hartuz, zazpi ekintza artistikoren programazioa eta Nafarroako Museoko 9 Eguzki ziklorako instalazio espazial bat aurkezten ditugu.
Programazioa edozein etiketatatik urruntzen da zuhurtziaz, baita “arte garaikidea” delakotik ere, “arte” eta “garaikide” hitz bien esanahiari buruz hausnartzeko. Hemen eta orain agertzen diren adierazpenetan sakondu nahi dugu, artea bizi dugun denboren seinale eta energia sinbolikotzat hartuta. Eta denborei buruz ari gara, eta ez denborari buruz, singularrean, bitan banatutako denboraren ideiaz amets eginez. Iraganeko herentzia metatzen duen dimentsio anitzeko denbora, orainaldi zorrotzenean gertatzen dena eta etorkizuneko ikuskariak bidera ditzakeena.
Kontraste handiko garai asaldatu batean bizi gara. Batzuek oporretako bidaia espazial batean iritsi nahi dute Ilargira; beste batzuek, berriz, bonben txistu hotsen artean haurtxoa elikatzea lortuko ote duten galdetzen diote beren buruei. Batzuek aberastasuna pilatzen dute eta iristear dauden paradisuekin egiten dute amets; beste batzuek, berriz, itsasoa kaiuko batean zeharkatzen dute, zorte onaren jainkosari otoika edo olatuek, harresiek eta arantzadun alanbreek babestutako Agindutako Lurraren bila. Paradoxa horretan, eta argien eta itzalen dualtasun horren pean, inoiz baino beharrezkoagoa da sorkuntza oldarkorra eta energien proiekzioa, azalpen arrazionalekin eta gabe.
Artista talde garrantzitsu bati inprobisaziorako, freskotasunerako, hausnarketarako eta urraketarako gune bat eskaintzen diogu, horrek XXI. mendean duen esanahia dena dela.
Arte bizizalea eta primarioa udako eguzkipean, 9 Eguzki zikloak Nafarroako Museoan eskaintzen digun aukera zoragarri honetan.
Mikel Belascoain