Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

9 eguzki 2023

Uda honetan, berriz ere 9 EGUZKI zikloa izanen da Nafarroako museoko Behatokian. Asteazkenero, ilunabarra, kopa eta zuzeneko ekintza artistikoa partekatuko ditugu. Hiriaren gaineko balkoi handia esperimentatzeko espazio bihurtuko da, zenbait diziplinatako artistentzat.

Formen, diskurtsoen eta egiteko moduen askatasunak bereizten du jardun artistikoa gainerako lanetatik. Horrela artistek libreki aukeratzen dituzte proiektuetarako lankideak, ideiak kontrastatu ahal izateko, prozesuak ebazteko edo, besterik gabe, partekatzeak dakarren poza sentitzeko. Aurtengo 9 EGUZKI ekitaldian arreta eman nahi diogu lankidetza-klase horrek sortzen duen fluxuari, hau da, energia, pentsamendu eta emozioen mugimenduari.  Beraz, obra bakoitzaren oinarrian dauden harremanak eta lotura afektiboak erakutsi nahi ditugu. Gertakizun artistikoaren gizarte-transmisioaz ohartzea da kontua; izan ere, behin obra erakutsita, beste pertsona batzuengana iristen da eta haiek zeharkatzen ditu, bai eta elkartu ere, aldi berean.

Horregatik, uda honetan, adiskidetasunezko harremanak landuko ditugu Behatokian, eta ikusiko dugu zer ondorio bikain sortzen diren artisten eta ikusleen artean.  Etor zaitezte, eta ekarri konpainia ederra, nahi baduzue.

Alexandra Baurès

9 eguzki 2023

Iraganeko lotutako ekitaldiak

9 eguzki

Amaya Suberviola + Sara Ezquerro - 2023/07/19 2023/07/19

Amaya Suberviola + Sara Ezquerro

Iruña
Beirateko esku-hartzea - 9 EGUZKI 2023

9 eguzki

Elba Martinez - 2023/07/26 2023/07/26

Elba Martinez

Iruña
POESIA & INSTALAZIOA - 9 EGUZKI 2023

9 eguzki

Akira Yoshida - 2023/08/02 2023/08/02

Akira Yoshida

Iruña
DANTZA GARAIKIDEA - 9 EGUZKI 2023

9 eguzki

Yolanda Campos Bergua + Pilar Rius & Elisa Urrestarazu - 2023/08/09 2023/08/09

Yolanda Campos Bergua + Pilar Rius & Elisa Urrestarazu

Iruña
MUSIKA GARAIKIDEA - 9 EGUZKI 2023

9 eguzki

Cia La Trapecionista / Konpainia - 2023/08/16 2023/08/16

Cia La Trapecionista / Konpainia

Iruña
 AIREKO DANTZA - 9 EGUZKI 2023

9 eguzki

Álvaro Gil - 2023/08/23 2023/08/23

Álvaro Gil

Iruña
ESKULTURA-EKINTZA - 9 EGUZKI 2023

9 eguzki

Amaia Molinet + Txaranga Urretabizkaia - 2023/08/30 2023/08/30

Amaia Molinet + Txaranga Urretabizkaia

Nafarroako Museoko Behatokia
Iruña
SOINUZKO PERFORMANCEA - 9 EGUZKI 2023