Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

9 Eguzki 2020

Uda honetan, beroa arindu eta eguzkiaren argia leuntzen denean, Nafarroako Museoak bere Behatokiaren ateak irekiko ditu, hiriari irekita dagoen terraza handi bat, 9 EGUZKI zikloa ospatzeko. Bederatzi asteazken izango dira uztailaren 15 eta irailaren 9aren artean, bederatzi topaketa egungo artearekin.
Hitzordua presentziala izango da, aurrez aurrekoa. Saio bakoitzak ekintza artistiko bat proposatuko du, hau da, zuzeneko esperientzia bat, denbora errealean, artisten eta publikoaren artean partekatua, emozio eta ideien fluxua ekarriko duena. Artea komunikatiboa baita -kutsatzen du- eta biltzen baitu. Parte hartzen duten artistek haien diziplinaren mugekin esperimentatuko dute -marrazkia, gorputza, ahotsa, soinua, testua edo irudia-, publikoak dituen pertzepzioen espektroa areagotze aldera.
Behatokiaren ingurunean, lagun-kopuru mugatuak ahalbidetzen duen hurbiltasunarekin eta distantzia- zein higiene-neurriak zainduz, baldintza bereziak emango dira haien lana ezagutzeko. Entzun, behatu, gozatu eta solasteko tarte bat izango da. Gainera, freskagarriak eta mokaduak banatuko dira, ahogozoaren plazera alde batera ez uzteko.