Udan, beroak behera egiten duenean eta argia leuntzen denean, Nafarroako Museoak bere Behatokiko ateak irekitzen ditu, hirira irekitako terraza handi bat, 9 Eguzki zikloa ospatzeko. 9 asteazken dira, 9 topaketa sorkuntza garaikidearekin, xarma berezia duen ingurune batean.
Zikloak Nafarroako artisten aldeko apustua egiten du, beren diziplinen mugekin esperimentatu eta ikusleen pertzepzioen espektroa zabaldu nahi baitute. Gainera, hitzordua elkartzeko eta gozatzeko unea ere izan dadin, edari freskagarriak eta mokaduak ematen dira. Horrela, esperientzia artistikoari ahosabaiaren atsegina gehitzen zaio.