Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

8º Laborategia

29/05/2019

Izenburua: Kultur bitartekaritza gazteekin: erronkak eta dilemak. 

Saio honetan gazteek kulturarekin erabiltzaile moduan nahiz sortzaile moduan duten harremanari buruzko ikerketa banaren emaitzak aurkeztuko ditugu.  Ikusizko eta musikazko kulturek gazteen iruditerian eta gizarte harremanetan duten eragina aztertuko dugu, bai eta kultur sortzaile modura zer nolako ikas-estrategiak garatzen dituzten ere.  
Saio honetan gazteen eta kulturaren arteko harremanak proposatzeko modu ezberdinen adibide izan daitezkeen kasu zehatzak aztertuko ditugu, zer nolako arazo eta egoeretara garamatzaten, eta elkarrekin hausnartuko dugu bitartekaritzari nola heldu gazteekin lan egiterakoan. 

Hizlariak: Amaia Arriaga eta Imanol Agirre

Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle eta ikertzaile, eta EDARTE ikerketa-taldeko kide dira.  Hainbat ikerketa-proiektu eta ezagutzaren transferentziarako kontratu garatu dituzte arte- edota kultur ondarearen bitartekaritzaz, zein gazteek kulturarekin duten harremanaz, betiere ikuspegi hezitzaile batetik begiratuta. Proiektu horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Ikusizko arte-prestakuntza Montevideo hiriko gizarte eta kultur erakundeetan (Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia), ikusizko kultura sortzaile gazteak. Gaitasun eta jakintza artistikoak bigarren hezkuntzan (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa). Museoak eta erabiltzaileak.  Dilemak eta esperientziak (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua - Museoen Zerbitzua) eta “Arte guztia da garaikidea” proposamenerako bitartekaritza-proiektuaren diseinua Nafarroako Museoan, (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua - Museoen Zerbitzua). Ondare historikoaren bitartekaritza eta zabalkunde ekintzei buruzko datu-basea sortzeko laguntza teknikoa (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua - Ondare Historikoaren Zerbitzua). 

Fitxa deskargatu

Dokumentuak