Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

65.6 artikulua betetzeko akreditazioa

Zinema ekoizpenetan eta ikus-entzunezko sailetan egindako inbertsioengatik kenkariak lortu dituzten filmek NAFARROAKO SOZIETATEEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO 26/2016 FORU LEGEAREN 65.6 ARTIKULUA BETETZEA
 
Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 65. artikuluan arautzen den kenkari fiskalaren onuradun izan diren enpresek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

  • Filmazioaren irudizko eta ikus-entzunezko materialerako eta Nafarroako kokalekuetarako irispidea ematea edo baimentzea, merkataritzakoa ez den eta esklusiboki Nafarroaren ezagutarazpena egiteko erabilerarako (Teaser, trailer, making of, EPK, Nafarroako filmazioen eszenak, argazkiak).
  • Bukaerako kredituetan honako hau gehitzea:
    1. “Esta producción se ha acogido al esquema de incentivos fiscales previsto en la Ley Foral del Impuesto de Sociedades de la Comunidad Foral de Navarra” / “Ekoizpen hau Nafarroako Foru Komunitateko Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legean aurreikusten diren sustagarri fiskalen babesarekin egin da” / “This production has benefited from the tax deductions included in the Foral Law of Corporate Tax of the Region of Navarra”.
    2. Nafarroako Gobernuaren logotipoa.
  • Produkzio edo koprodukzio nazionalen kasuan, ekoiztetxeak produkzioaren kopia bat eman beharko dio Nafarroako Filmotekari.

 
Helbide interesgarriak

Izapideak, honako arlo hauei lotutako betebeharrak betetzeko:

FILMAZIOAREN IRUDIZKO ETA IKUS-ENTZUNEZKO MATERIALA

  • Filmaren irudizko eta ikus-entzunezko materiala emanen da, Nafarroako kokalekuei buruzkoa, honek adierazten duen moduan eta unean:  

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala.
Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia.
Navarrería kalea 39. 31001 Iruña.
Helb.elekt.: validacion.incentivo.audiovisual@navarra.es
Tel.: 848 42 47 58 - 848 42 46 88

BUKAERAKO KREDITUAK

  • Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta erabilera eskuliburua lortzeko, jarri harremanetan honekin:
    Argitalpen Atala.
    Helb.elekt.: publicaciones@navarra.es
    Tel: 848 42 71 16.

NAFARROAKO FILMOTEKARI KOPIA BAT EMATEA

  • Nafarroako Filmotekako Artxiboari kopia bat emateko, jarri harremanetan honekin:
    Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren Atala/Nafarroako Filmotekako Artxiboa.
    Helb.elekt.: filmoteca.archivo@navarra.es
    Tel: 848 42 77 64, 682 00 65 30