Laborategia: Kulturari aplikatutako teknologia berriak
Contenido: Ondotik,
Hizlaria: Iker Ibero Iriarte
Iker Ibero (Iruña, 1994) 3D-ko teknikari profesionala eta teknologia berrietako irakaslea da. Zinema, telebista eta publizitaterako VFX ikusizko efektuetan hasi zen lanean; besteak beste, "Game of Thrones" moduko serieetan lan egin du (VFXetarako Emmy saria). Zinema alde batera utzi gabe, Nafarroara etorri zen segur baitzen hemen teknologia berriak dantzan paratuko zituela eta, hartara, 3D Nafarroa (www.3dnavarra.com) sortu zuen. Ondarea birtualki berreskuratzen eta digitalizatzen espezializatuta dago enpresa hori, zeinarekin zenbait proiektu egin baititu Nafarroan.