Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2025eko edizioa

Abuztuaren 7tik 31ra

Con los pies en las nubes/Oinak hodeietan 'programaren laugarren edizioa abuztuaren 7tik 31ra egingo da Foru Erkidegoko hamasei toki berezitan, eta 17 antzerki, zirku, magia eta dantza konpainiak hartuko dute parte. Zikloa Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak bultzatu dute, Nafarroako arte eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren toki entitateekin elkarlanean.
 
Gainera, NICDO enpresa publikoaren eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren laguntza du, helburuetako bat despopulazio-arriskuan dauden Nafarroako herriak sustatzea, zabaltzea eta ikusaraztea baita, herri horiek lokalizatzearen eta programaren kokaleku gisa hautatzearen bidez