Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2025 Kultur

Udako bi hilabete baino gehiagotan zehar, KULTURk Nafarroako espazio askotan zehar ibiltzea proposatzen dizu, kontzertuetan parte hartuz, bertako herriak eta ondare artistiko eta kulturala ezagutuz.

PROGRAMA

30 urteko uda, kultura eta arteak

Denbora aurrera doa, eta KULTURrek iraun egiten du. Publikoen eskaeretara egokitzeko ahalmena duelako eta begirada proposamen berrietara zabaltzen dakielako izango da, baita finkatuagoak eta tradizionalagoak diren beste batzuekiko oreka mantentzen duelako ere. Bere ekintza-eremua Nafarroako lurraldea bezain handia eta askotarikoa delako izango da; izan ere, 43 herri eta egoitzatan banatzen da, ibilbide bizi eta zabal batean. Udako denboraldiarekin batera datorrelako izango da, kulturaren zaporea emanez, aire libreaz, naturaz, herrietako ibilbideez eta hango eta hemengo jendearen elkartzeaz gozatzera gonbidatzen duen urtaroari. Zuzeneko arteen alderdi anitzak (estilo guztietako musikak, antzerkia, dantza, zirkoa…) eta lorategi historiko batean egiten den erakusketa batzen dituelako izango da, egoitzetan eta eragin-eremuan dagoen ondare historiko eta natural guztiarekin, udako egutegiko egun luze eta beroetan gozatzeko ibilbide propioa sortzeko aukerarekin.

Hogeita hamar urteko ibilbide luzea eta aurretik ondo aprobetxatutako uda. Bi elementu horiek modu solidoan konbinatzen dira, eta emaitza atsegina izatea agintzen dute.

Jazza, popa, rocka, flamenkoa, antzerkia, zirkoa, dantza, herri-kultura, musika klasikoa; KULTUR programak Nafarroako punta batetik beste punta batera eramango zaitu lekuak ezagutu eta zuzeneko arteekin konektatzeko. Gogoratu zure ingurukoak ekartzea aukera hau gal ez dezaten; edo zatoz bakarrik, hemen ez duzu eta lagunik eta giro onik faltako.

Bertizko lorategi historiko artistikoan, Variopintas talde artistikoak, zortzi emakumek osatzen dutenak, “Ars Naturae – Natura Artis” proposamena aurkeztuko du, lengoaiak eta begiradak nahastuz egina. Naturarekiko errespetuaren aitorpena da, artearen jatorri, bultzada eta materia gisa; bertan publikoarengana irekitako esperientziak izango dira. Natura hori behatu eta eraldatu ahal izango da (ars naturae), baina, era berean, bakoitzaren sortzeko moduaren barne-isla moduan ulertuko da (natura artis).

Ireki ate hau eta igaro zaitez beste aldera. Zuk uste baino hurbilago dago esploraziora eta ezagutzara gonbidatzen duen mundu askotarikoa: kulturak batu, eraldatu eta zentzua ematen du. Gainera, koloretsua eta dibertigarria da.  

Iraganeko lotutako ekitaldiak

Kultur

El Nido - 2025/06/20 2025/06/20

El Nido

Tafalla
La constancia

Kultur

Andrea Santiago - 2025/06/21 2025/06/21

Andrea Santiago

Ujué
Gira del éxodo

Kultur

Kbless - 2025/07/04 2025/07/04

Kbless

Valtierra

Kultur

Alberto Rodríguez Purroy - 2025/07/05 2025/07/05

Alberto Rodríguez Purroy

Monteagudo
La corriente

Kultur

Txistularis De Tudela Tuterako Txistulariak - 2025/07/06 2025/07/06

Txistularis De Tudela Tuterako Txistulariak

Luzaide/Valcarlos
Músicas del mundo

Kultur

Lorena Arangoa Aintzane Baleztena - 2025/07/12 2025/07/12

Lorena Arangoa Aintzane Baleztena

Erronkari
Milagros eta Valentina  

Kultur

Leihotikan - 2025/07/18 2025/07/18

Leihotikan

Bera
30 urte eta hemen ez al da ezer aldatzen?

Kultur

Jolis Muñoz y Javier Asiain - 2025/07/19 2025/07/19

Jolis Muñoz y Javier Asiain

Lizarra
Cantando a Lorca, recitando a Lorca

Kultur

Javi Robles - 2025/07/25 2025/07/25

Javi Robles

Ribaforada
Plaza Corazón

Kultur

Paco, Urko y Ekhi Ocaña - 2025/08/01 2025/08/01

Paco, Urko y Ekhi Ocaña

Lumbier
Lorca. Un rato, un minuto, un siglo 

Kultur

Sedientos de cumbia - 2025/08/02 2025/08/02

Sedientos de cumbia

Torres Del Río
Cumbia villera  

Kultur

Riart - 2025/08/03 2025/08/03

Riart

Elizondo
Lo invisible

Kultur

Levelibular Circo Teatro - 2025/08/09 2025/08/09

Levelibular Circo Teatro

Lantzeko Plaza
Lantz
El mundo de los palos / Makilen mundua

Kultur

Nueveuno Circo - 2025/09/07 2025/09/07

Nueveuno Circo

Agoitz
Sinergia 3.0 

Kultur

Hespérides - 2025/07/13 2025/07/13

Hespérides

ORREAGAKO ANDRE MARIA KOLEGIATA
Orreaga/Roncesvalles
Música de la Vieja Europa

Kultur

Ars Naturae Natura Artis - 2025/07/01 - 2025/08/31 2025/07/01 - 2025/08/31

Ars Naturae Natura Artis

Bertizko jaureriaren lorategi botanikoa
Bertizarana

Kultur

Lilo - 2025/07/20 2025/07/20

Lilo

ZUGARRAMURDIKO KOBAZULOAK
Zugarramurdi
Nora goazen jakin gabe / Sin saber a dónde vamos

Kultur

Alfombra negra - 2025/07/26 - 2025/06/26 2025/07/26 - 2025/06/26

Alfombra negra

El Coso Plaza
Los Arcos
Nómadas