Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2025 Edizioa

41º edizioa

26 iraila - 31 urria

2025 PROGRAMA

Gure herriak ezagutzen. Lelo hau errepikatzen da azken urteetan Organo Musika Nafarroan zikloan; gure organoen soinuari egiten dio erreferentzia, gure herrien berezko paisaiaren parte baitira. Gaur egun ondarearen eta lurraldearen arteko harremana agerian uzteko ideia hedaturik dago, eta gure zikloaren funtsean dago hasieratik, duela 40 urtetik hona.

Kontuan izan behar da organoak beti biltzen duela bere inguruan komunitate bat, hau da, bizitza, zentzua eta erabilera jarraitua ematen dizkioten ezinbesteko pertsonen multzoa. Komunitate hori desagertzen den lekuetan, organoa urte gutxiren buruan hondatzen da, eta hura lehengoratzea garestiagoa eta zailagoa izaten da, ezinezkoa batzuetan.

Honelako jaialdi batek babesa eman nahi dio urte osoan ondare hori zaintzen, mantentzen eta ikusarazten duten pertsona guztien lanari. Gizarteari egiten dion ekarpena da tresna horiei eta horiek mantentzen dituztenei ikusgarritasun handiagoa ematea, gure organoen potentzial osoa erakusten duten organista profesionalak parte hartzera gonbidatuz, askotan organoak maiz entzuten dituztenak ere harrituz.

Hala ere, Organo Musika Nafarroan jaialdiaren helburua ez da soilik interprete profesional batzuk harremanetan jartzea beste instrumentu eder batzuekin kategoria handiko kontzertuak eskaintzeko. Hemen irizpide gehiago sartzen dira jokoan, kontuan hartzen baita organo bakoitzaren egoera bere ingurunean, eta hausnartzen baita zer aukera dauden haien balioa sustatzeko, lehenik eta behin herri hurbilenen artean, eta, bigarrenik, Nafarroako gainerako herriei eta kanpokoei begira. Hori dela eta, duela urte batzuetatik hainbat jarduera antolatzen dira musika-tresna hori duten herrietan. Era berean, une oro saiatu da organoaren inguruko proiektu gutxi-asko garrantzitsuak egin eta egiten dituzten elkarte eta partikularren lana aitortzen eta zabaltzen, proiektu guztiak goresgarriak eta beharrezkoak baitira: Lesaka, Ezkaroze, Oteitza Iguzkitza, Ablitas, Cascante edo Alesbes dira adibide batzuk. Eta aurten, Bera, non elkarte txiki bat lanean ari den, zailtasunak zailtasun, Nafarroako organo garrantzitsuenetako bat lehengoratzeko, gure erkidegoan bereziki preziatzen baita, baita kanpoan ere.

Organoak, ondare kultural, material eta immaterial gisa, garai zaila du gaur egun, askotan imajinario kolektibotik kanpo geratu baita, eta jende askorentzat beste garai bateko objektua baita, halabeharrez hondatuz doana erabat galdu arte. Hori akats handia da, eta, ildo horretan, erronka nagusia da musika-tresna horiek pertsonen estimua berriz izatea, alde batera utzita horretarako gogo handia edo txikia duten; jakina denez, ezin da maitatu ezagutzen ez dena. Zorionez, organoak seduzitzeko duen ahalmena handia da oraindik ere, eta hura azaletik ezagutzea aski da pertsonak liluratu eta hunkitzeko. Ildo horretan, Organo Musika Nafarroan zikloa horren lekuko da, eta kalitatezko ekarpen interesgarria egiten du egoerari buelta emateko. Ez da ahaztu behar Nafarroa organoen lurra dela, organogileen eskola historikoak zituela, historikoki gizarte-sare garrantzitsua egon dela tresna horren inguruan, eta ondare handia dugula, gure erkidegoaren muin sakonaren parte.

Ongi etorri. Gozatu. 

José Luis Echechipía París

Organo Musika Nafarroan zikloaren zuzendari artistikoa

Iraganeko lotutako ekitaldiak

Organorako Musika Zikloa

Juan de la Rubia - 2025/09/26 2025/09/26

Juan de la Rubia

San Esteban eliza
Bera

Organorako Musika Zikloa

Ana Belén García - 2025/09/27 2025/09/27

Ana Belén García

Andre Maria eliza
Tafalla

Organorako Musika Zikloa

Iosu Larumbe eta Álvaro Landa - 2025/10/03 2025/10/03

Iosu Larumbe eta Álvaro Landa

Hainbat herri

Organorako Musika Zikloa

Xabier Urtasun - 2025/10/04 2025/10/04

Xabier Urtasun

Leireko monasterioa
Yesa

Organorako Musika Zikloa

Montserrat Torrent - 2025/10/10 2025/10/10

Montserrat Torrent

San Domingo eliza
Iruña

Organorako Musika Zikloa

Joan Seguí - 2025/10/11 2025/10/11

Joan Seguí

San Pedro Apostol eliza
Mañeru

Organorako Musika Zikloa

Alicia Ancho, Rubén Pérez eta José Luis Echechipía - 2025/10/16 2025/10/16

Alicia Ancho, Rubén Pérez eta José Luis Echechipía

Pio Baroja aretoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua
Iruña

Organorako Musika Zikloa

Atsuko Takano - 2025/10/17 2025/10/17

Atsuko Takano

San Nikolas eliza
Iruña

Organorako Musika Zikloa

Marisol Mendive - 2025/10/25 2025/10/25

Marisol Mendive

Andre Maria katedrala
Tudela

Organorako Musika Zikloa

Raúl del Toro eta Iruñeko Katedraleko Musika Kapera - 2025/10/31 2025/10/31

Raúl del Toro eta Iruñeko Katedraleko Musika Kapera

El Salvador eliza
Iruña