Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2024 - Nafarroako bideojokoei eta sorkuntza digitalari buruzko 4. Jardunaldiak

Iruñeko Planetarioa, 2024ko azaroaren 8a eta 9a

Bideojokoei eta Sorkuntza Digitalari buruzko Nafarroako Laugarren Jardunaldiak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatutako eta NICDOk, IndieDevDay-rekin elkarlanean, Iruñeko Planetarioan egingo dira, azaroaren 8an eta 9an.

Ekitaldi honek bideo-jokoaren inguruan dabilen komunitatea biltzen du, bere dimentsio kultural eta artistikoan arreta jarriz. Gainera, aukera izango da, adituen eskutik, ikus-entzunezko sektoreko joera eta proiektu berritzaileenak ezagutzeko, bai tokian tokikoak, bai estatukoak. Jardunaldiek erakusketa-gune bat ere izango dute, showcase bat, eta bertan, Nafarroako eta Espainiako hainbat estudiok beren sormen-proposamenak aurkeztuko dituzte.

Ekitaldi nagusiaren aurretik, Game Jam bat antolatuko da, eta parte-hartzaileek Nafarroarekin lotutako gai batean oinarritutako bideo-joko bat sortuko dute.

Argibide gehiago