Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2023: Dolores Redondo, idazlea

Vianako Printzea 2023 saria​

Dolores Redondo Meira (Donostia, 1969) bere nerabezaroan murgildu zen irakurketaren eta idazketaren munduan; orduan hasi zen haurrentzat kontakizunak eta ipuinak idazten. 2009an bere lehenengo nobela, 'Los Privilegios del Ángel', argitaratu ondoren, 2013an iritsi zen 'El guardián invisible' zeinek, 'Legado en los huesos' (2013) eta 'Ofrenda a la tormenta' (2014) lanekin batera, Baztango trilogia eratu zuen.

Aurten hamarkada bat betetzen da obra multzoaren lehen entrega argitaratu zenetik, eta thriller, noir eta fantasia generoak uztartuz, erabateko fenomeno literarioa bihurtu da, 39 hizkuntzetara itzulia izanik eta bi milioi irakurletik gora lortuz. 2017 eta 2020 artean eta Iruñako Fernando González Molinaren zuzendaritzapean, trilogiak zinemara egin zuen salto.

2016an, egileak Planeta Saria irabazi zuen 'Todo esto te daré' lanarekin; golardo honen kasuan, 552 izan ziren aurkeztutako obrak, eta 2019an, eszenatoki nafarrera itzuli zen, trilogiako 'La cara norte del corazón' prekuelarekin; gaur egun, Estatu Batuetan telesail formatuan egokitzen ari dira. 2022an argitaratu zuen 'Esperando al diluvio' bere nobela berriena.

Cintruénigon bizi den autore honek, Baztan eta Nafarroaren proiekzioa bultzatu du mundu osoan barrena eta, bere hautagaitzaren arabera -Javier Azanzak aurkeztua-, “Dolores Redondok, bere nobelen eskutik, Foru Erkidegoaren kultura, paisaia legatua hala nola legatu material eta gastronomikoa berreskuratu eta babestu ditu”. Eta horren harira, bere lanetan, argudio giltza modura aipatzen du “Nafarroako ondare immateriala, bere ohiturak, tradizioak eta folklorea tarteko” eta “dokumentazio historiko, kultural eta etnografiko bezala” betetzen duen zeregina nabarmentzen du, horrela ekarpena eginez mende anitzeko legatu honen belaunaldi arteko transmisioari”. Gainera, Redondok parte hartu izan du Nafarroako kultura nahiz literatura ospakizun ezberdinetan, aipagarrienak izanik horien artean, Literaturaren Jaialdia eta Iruña Beltza Zinema.

2023: Dolores Redondo, idazlea
Dolores Redondo

Bilatzailea