Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2021eko edizioa

Abuztuaren 5etik 29ra

Aurtengo edizioa abuztuaren 5etik 29ra bitartean egingo da, iaz lortu zuen arrakastari esker, bai formatuagatik, bai kalitateagatik, bai ikus-entzule kopuruagatik. Programa gazte hau Nafarroako Foru Erkidegoko udako programazioan finkatzea du helburu.

Aurtengo ediziorako kokalekuen kopurua, programazio egunak eta Nafarroako konpainien kopurua handitu dira. Jarduerak ostegunetik igandera egingo dira, eta esperientzia berria eta proposamenen kalitatea bermatuko dute.

'Oinak hodeietan' Nafarroako hogeita bat antzerki, zirku, dantza eta magiako konpainien arteaz gozatzeko aukera emango du kokaleku hauetan: Beintza-Labaien; Tiebasko Gaztelua; Kanonigoen Pasealekua (Orreaga); Espartza-Zaraitzu; Itzalle, Santa Maria del Campo ermita (Nabaskoze); Berbinzana (Arga ibaiaren ertzean); Ledeako Erromatar Villa, Iratxeko Monasterioa; Ablitasko Gaztelua; Fiteroko Monasterio aeta Olletako Haize Errota.

2021eko edizioa