Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2020 Kultur

Uztaiaren 18 - irailaren 13

Aurten, Kultur Programa sortu zeneko XXV. urteurrena ospatuko dugu. 

Aurten, Kultur Programa sortu zeneko XXV. urteurrena ospatuko dugu. 

Urteetan zehar eboluzionatuz joan da; ez da programa mugiezin bat izan, aldatu egin baita gaur egun Nafarroan udako aisialdi-proposamen garrantzitsuenetako bat bihurtu arte.

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirola Departamentuak antolatzen du eta Nafarroa osoan barna hedatzen den zirkuitu musikal bat eskaintzen du, herritarrek kalitatezko musika-proposamenak ikusteko eta entzuteko aukera izan dezaten gure lurraldeko musika-tradizio nabarmena han bilduta. 

Kulturrek kultura-jardueraren deszentralizazioa sustatzen du, Iruñetik kanpora eramanda; eta gure komunitateko musika-taldeei beren lana beste udalerri batzuetan erakusteko aukera ematen die. Hala, musika-formatu askotarikoak biltzen ditu, bai tradizionalak, bai garaikideak. Musika-emanaldiak artisten eta publikoaren arteko konplizitate-giroa sortzeko moduko lekuetan izaten dira.

Baina Kulturren programazioak, musika-proposamenez gain, dantza eta arte plastikoak ere hartzen ditu barne.

2020an, jarduera-programa ostegun, ostiral, larunbat, eta igandean garatuko da, uztailaren 18tik irailaren 13ra bitarte, 36 herri eta intereseko lekutan. Horretan, musika-, dantza- eta arte-arloetako programazio zabala eta ugaria eskaintzen da. Gainera, larunbatetan, tokiko jarduera turistiko bat eginen da proposamen kulturalaren osagarri, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiarekin batera antolatuta.

Uztailaren 18tik abuztuaren 30ra, Pedro Salaberri margolari nafarraren obraren erakusketa bat egonen da Bertizko Jaurerrian.

Kultur egiten dugu lagunon nahia da Kulturreko hogeita bosgarren edizioa disfrutatzeko modukoa izatea, baita ahazteko zaila izatea ere. Horixe baita Kultur, Mendialdeko, Erriberako eta Erdialdeko herrietako plazez eta karrikez gozatzeko ekimen bat.