2014ko Vianako Printzea saria
Tarsicio de Azcona Jesus Morras Santamaria historialari kaputxinoaren erlijio eta luma izena da.
Tarsicio de Azcona Elizaren eta Espainiaren historian aditua da XV. eta XVII. mendeetan, eta, bereziki, Isabel Katolikoa erreginaren biografia askotan berrargitaratu eta oso aintzatetsia idatzi du, baita 1512an Nafarroa konkistatu izanari buruzko hainbat lan eta, azken aldian, Deierriko haranaren eta Azcona bere jaioterriaren mikrohistoriari buruzkoak ere.
Humanitateak ikasi zituen Altsasuko kaputxinoen seminarioan, Filosofia Lizarran eta Teologia Iruñean. 1946an apaiztu zen. Elizaren Historiako goi mailako ikasketak egin zituen Erroman, eta Elizaren Historiako doktore titulua lortu zuen, Bibliotekonomiako eta Artxibistikako bi diplomarekin batera, Vatikanoko Eskolan. Historia Zibilean lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean, eta doktorego ikasketak ere egin zituen bertan. Henrike IV.aren eta Errege Katolikoen garaian Espainiako elizaren historian espezializatua dago. 2011n Historiaren Errege Akademiak Nafarroako euskaltzain urgazle izendatu zuen.