2011ko Vianako Printzea saria
Faustino Menéndez Pidal de Navascués (Zaragoza, 1924) historialaria eta genealogista da. Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria ere bada Madrilgo Eskola Politeknikoan, eta bere bizitza profesionalean arlo horretako lana eta ikasketa humanistikoak uztartu ditu.
Bere lanek heraldika diziplina historiko moderno bihurtu dute, eta heraldika espainiarra nazioarteko ikerketaren korronteetan txertatu dute. Heraldika, sigilografia eta Erdi Aroko genealogia nobleen hainbat argitalpenen egilea da: Besteak beste, "Libro de armería del reino de Navarra" (2001, Juan José Martinenarekin elkarlanean).
Historiako Errege Akademiako kide da, eta, hainbat urtez, Heraldikako Nazioarteko Akademiako lehen presidenteordea eta Genealogia eta Heraldikako Nazioarteko Konfederazioko presidentea, baita Heraldika eta Genealogiako Errege Akademia Matritentseko zuzendaria ere. Nafarroako Unibertsitateko Nafarroako Ondare eta Arte Katedraren kolaboratzailea da.
Besteak beste, Adam Even saria (Académie Internationale d 'Héraldique, 1957), Salazar y Castro saria (1960) eta Manucci saria (1977) jaso ditu.