Vianako Printzea Saria 2005
Javier Manterola Armisén (Iruñea, 1936) Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria eta Madrilgo Bide Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko katedraduna da, eta eraikuntza azpiegituren 230 proiektu baino gehiago zuzendu edo horietan parte hartu du.
Nafarroan egindako lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Castejongo zubia eta Antso Nagusia zubia Nafarroako autobidean; Iruñeko El Vergel zubia; Lizarrako Los Llanos zubia, Zizur Nagusiko biribilgunea eta Santiago zubi berria Garesen.
Foru Erkidegotik kanpo egindako lanen artean, Leongo Barrios de Luna urtegiaren gaineko zubia, Bilboko Euskalduna zubia, Zaragozako Pilar zubia eta Ebroko Osera abiadura handiko trenbidea nabarmendu behar dira.
La obra de ingeniería como obra de arte (2010) liburuaren egilea da eta Javier Manterola Armisén: pensamiento y obra liburuaren egilekidea, Miguel Aguiló eta Javier Rui Wamba Martijarekin (2004).