Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2º Laborategia

31/05/2018

Laborategia: Ekipamenduak birpentsatuz 
Komunikazioa funtsezko prozesu bihurtu da, gure gizartearen alor guztiak antolatzen baititu gaur egun. Kultura esparrua barne, jakina. Komunikazioaren paradigma, ordea, abiadura bizi-bizian ari da aldatzen. Informazioa kontsumitzeko gure moldean erabakigarriak dira egia-ostea, big data edo datu-trafikoa bezalako kontzeptuak. Baita globalizazioak inposatzen duen berehalakotasuna eta hedabide digitalak, batez ere sare sozialak, erabiltzeko eredu berriak. Horrek guztiak nahasmendu orokorra sortzen digu eta, beraz, beharrezkoa dugu inguruko errealitatea xehe- xehe aztertzea tresna praktiko zenbait erabiliz, ahalbidetuko digutenak begirada kritikoz hausnartzea jasotzen eta igortzen ditugun mezuei buruz.

Hizlaria: Javier Espinosa 
Javier Espinosa soziologoa da, baita aditua herritarren parte-hartze prozesuetan eta kontsultore kultural eta soziala ere. Duela 14 urte baino gehiagotik Nafarroarekin lotura duten zenbait proiektu egin ditu; horietatik batzuk lotura zuzena dute kulturarekin eta beste batzuek, berriz, beste alderdi estrategiko batzuekin eta, horri esker, Foru Komunitatearen konplexutasunaren eta bilakaeraren ikuspegi orokorra dauka. Azken urteotan bere lanaren zati baten ardatz izan dira kultura guneen azterketa eta herritarren parte-hartzea Foru Komunitateko politika kulturalei dagokienez. 

Deskargatu