• Español
  • Euskara

KONTSULTAK: Museo Navarra Curso Cultura Moderna teléfono 948 29 13 31 Museo Navarra Curso Cultura Moderna teléfono 10:00 – 14:00

Museo Navarra Curso Cultura Moderna Lorenzo Silva

Lorenzo Silva.
Idazlea.

Lorenzo Silva

(Madrid, 1966).

Zuzenbidea ikasi zuen, baina interes asko ditu. Madrilen, Getafen, Viladecansen eta Bartzelonako Baix Llobregaten bizi izan da, eta 2015ean bizitzeko beste espazio bat aurkitu zuen Illescasen (Toledo).

Idazlea da bihotzez, izatez eta eskubidez, 1980az geroztik literaturan baitihardu. Orain arte kontakizun eta artikulu ugari argitaratu ditu (aldizkarietan eta egunkarietan), bai eta laurogeita lau liburu ere.

Haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira: errusiera, frantsesa, alemana, italiera, katalana, portugesa, danierara, txekiera, arabiera, ingelesa, greziera, bulgariera, errumaniera eta txinera.

Sari ugari irabazi ditu; honako hauek nabarmenduko ditugu: Begi Kritikoa Urmaelen herrialde urruna [El lejano país de los estanques] obragatik (1998), Nadal Saria Egonarri gutxiko alkimista [El alquimista impaciente] obragatik (2000), Planeta Saria Meridianoaren marka [La marca del meridiano] obragatik (2012) eta Antonio de Sancha Saria bere literatura ibilbideagatik (2023).

Ikastaroan izena ematea
Museo Navarra curso cultura moderna CCModerna Museo Navarra Gobierno de Navarra