• Español
  • Euskara

KONTSULTAK: Museo Navarra Curso Cultura Moderna teléfono 948 29 13 31 Museo Navarra Curso Cultura Moderna teléfono 10:00 – 14:00

Loading...
Museo Navarra Curso Cultura Moderna Armadura Palacio de Muruzabal S. XVI-XIX
Museo Navarra curso cultura moderna

KULTURA MODERNOARI BURUZKO II. IKASTAROA

“GOSETEA ETA KRUDELKERIA.
GERRA ARO MODERNOAN”

NAFARROAKO MUSEOA. IRUÑA.
2024ko IRAILAREN 10-12 (gaztelaniaz)
Museo Navarra curso cultura moderna
Izen-ematea itxita

HELBURUAK ETA EDUKIAK

Ikastaro honen helburua da Nafarroako herritarrei Aro Modernoko kultura ikusaraztea eta kultura horretara hurbiltzea; inprentaren asmakuntzatik Frantziako Iraultzara iraun zuen Aro Modernoak. Premisa da arte eta ondare kultural guztia garaikidea dela, iraganeko adierazpen kulturalek oraingo arazoei buruzko hausnarketak argitzen eta aberasten dituzte eta. Edizio honen gaia gerra da, zoritxarrez gaur egun ere ustekabeko protagonismo izugarria duena.

Gerra esperientzia ikaragarria da, eta gizarte eta garai guztietan gertatu da, intentsitatea beti berdina izan ez bada ere. Kalkuluen arabera, gizakiak azken 3.400 urteetatik 268tan bakarrik bizi izan dira bakean, hau da, erregistratutako historiaren % 8. Aro Modernoan, gerra ohikoa zen; herrialdeen arteko bakealdiak edo su etenak, berriz, bitxiak. Oso garai gerrazalea izan zen Europan, eta Estatu guztiak batera inplikatu ziren gerra batzuetan: Hogeita Hamar Urtekoa (1618-1648) edo Zazpi Urtekoa (1756-1763), besteak beste. Espainiak gerra askotan parte hartu zuen, habsburgotarrek etsai ugari zituztelako: Frantzia, Otomandar Inperioa, Ingalaterra. Beste batzuen aurkako gerretan ere sartu ziren: Amerikako konkista gerrak, Flandriako matxinada eta Ondorengotza Gerra, Espainiako dinastia aldatu zuena.

Bakea desira bat zen herritarrentzat eta agintarientzat, bake mina zuten, baina behin eta berriz, Cervantesek Aljerko Tratua obran esan zuen bezala, “gerra asegaitz eta bihozgabeak bake ederra akabatzen du”. Gerraren etengabeko presentzia ugaria zen, halaber, garaiko kultura adierazpenetan, hala nola pinturan, eskulturan, arkitekturan, literaturan, musikan, ingeniaritzan edo filosofian.

Gerra ohikoa zen, baina jende askok ez zuten pentsatzen saihestezina zenik. Frantzisko de Vitoria eta Salamancako Eskolako beste teologo eta jurista batzuk hasi ziren gerraren zilegitasuna zalantzan jartzen eta gerra justuaren (ius ad bellum) eta gerra metodoen (ius in bello) oinarriak ezartzen.

Ikastaro honek diziplina anitzeko ikuspegia du, ikusteko nola hautematen eta sentitzen zen gerra Aro Modernoan, artearen, literaturaren edo musikaren bidez, eta, gainera, nola baloratzen zen filosofian eta zuzenbidean. Hiru egun irauten du. Lehenengoan, Lorenzo Silva idazleak gerrak literaturan sorreratik gaur arte izan duen isla erakutsiko du, Aro Modernoari arreta berezia eskainiz. Bigarrenean, Pablo Antonio Fernández Sánchez Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedradunak Aro Modernoko gerraren araudi juridikoa eta egungo ondorioak azalduko ditu. Hirugarrenean, Álvaro Soler del Campo Madrilgo Errege-erreginen Jauregiko Errege Armategiko adituak Aro Modernoko armaduren Nafarroako ekoizpenari buruz hitz eginen du. Azkenik, KUARIST laukotearen hitzaldi-kontzertuarekin amaituko da ikastaroa.

Jardunaldi bakoitza 18:00etan hasiko da, eta eztabaidarako eta galderak egiteko txanda bat irekiko da hitzaldiak bukatu ondoren hizlarien eta bertaratuen artean.

JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA

ANTOLATZAILEA
Museo Navarra curso cultura moderna
Museo Navarra curso cultura moderna organizadores
LEKUA ETA ORDUA
Museo Navarra curso cultura moderna

Irailaren 10ean (asteartea), 11n (asteazkena) eta 12an (osteguna).

Nafarroako Museoa.
Ekitaldi aretoa.
18:00-21:00.

ZUZENTZAILEA
Museo Navarra Curso Cultura Moderna Dr. José Francisco Alenza García

José Francisco Alenza.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko katedraduna.

TARIFAK
Museo Navarra curso cultura moderna

Normala: 25 €

Murriztua: 12 €
Nafarroako Museoaren Adiskideen Elkarteko eta museoen beste elkarte batzuetako kideak, kultura kudeatzaileak eta boluntarioak, Esperientziaren Gelako ikasleak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak.

Doakoa
Langabeak (25 gehienez).

Izen-ematea itxita

ARGIBIDE GEHIAGO ETA IZENA EMATEA

Matrikulatzeko epea: abuztuaren 27tik irailaren 9ra. Matrikula presentziala egiteko aukera dago.
Harremanetarako telefonoa zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko: 948 29 13 31, goizeko 10:00etatik 14:00etara

PROGRAMAKO HITZALDIAK

Museo Navarra curso cultura moderna10

Irailaren 10a, asteartea

Museo Navarra curso cultura moderna
Gauza guztien aita. Gerra eta bere kontakizuna, Homeroren garaitik gaur arte

18:00. HITZALDI bikoitza:
“Gauza guztien aita. Gerra eta bere kontakizuna, Homeroren garaitik gaur arte”.

Hizlaria:
Lorenzo Silva.
Idazlea.

Museo Navarra curso cultura moderna 11

Irailaren 11, asteazkena

Museo Navarra curso cultura moderna
Aro Modernoko gerraren araudi juridikoa eta egungo ondorioak

18:00. HITZALDI bikoitza:
“Aro Modernoko gerraren araudi juridikoa eta egungo ondorioak”.

Hizlaria:
Pablo Antonio Fernández Sánchez.
Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.

Museo Navarra curso cultura moderna 12

Irailaren 12a, osteguna

Museo Navarra curso cultura moderna
Armadurak Nafarroan Aro Modernoan: Europako testuingurua eta ekoizpen propioa

18:00. Hitzaldia:
“Armadurak Nafarroan Aro Modernoan: Europako testuingurua eta ekoizpen propioa”.

Hizlaria:
Álvaro Soler del Campo.
Departamentuko burua. Errege Armategia. Errege-erreginen Bildumen Zuzendaritza. Madrilgo Errege-erreginen Jauregia.

19:15. Hitzaldi-kontzertua:
“Musika eta boterea borboien Espainian”.
KUARIST laukotea.

DESKARGATU PROGRAMA

HIZLARIAK

Museo Navarra Curso Cultura Moderna Dr. José Francisco Alenza García

Zuzendaria: José Francisco Alenza García.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko katedraduna.

Museo Navarra Curso Cultura Moderna Lorenzo Silva

Lorenzo Silva.
Idazlea.

Museo Navarra curso cultura moderna Pablo Antonio Fernández Sánchez

Pablo Antonio Fernández Sánchez.
Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.

Museo Navarra curso cultura moderna Álvaro Soler del Campo

Álvaro Soler del Campo.
Departamentuko burua. Errege Armategia. Errege-erreginen Bildumen Zuzendaritza. Madrilgo Errege-erreginen Jauregia.

Museo Navarra curso cultura moderna Kuarist

KUARIST laukotea.
Leire Unzue, Carmen Ferrando, Josu Marauri eta Sergio Eslava.

Saioetan Espainiako zeinu hizkuntzako (ZHE) interpreteak, indukzio magnetikoko begizta eta zuzeneko azpitituluak izanen dira, Eunate elkartearen laguntzari esker.

AURKEZPENAK

Irailaren 10a, asteartea

“Gauza guztien aita. Gerra eta bere kontakizuna, Homeroren garaitik gaur arte
”.

Hizlaria:
Lorenzo Silva.
Idazlea.

Irailaren 11, asteazkena

Aro Modernoko gerraren araudi juridikoa eta egungo ondorioak”.

Hizlaria:
Pablo Antonio Fernández Sánchez.
Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.

Irailaren 12a, osteguna

“Armadurak Nafarroan Aro Modernoan: Europako testuingurua eta ekoizpen propioa”.

Hizlaria:
Álvaro Soler del Campo.
Departamentuko burua. Errege Armategia. Errege-erreginen Bildumen Zuzendaritza. Madrilgo Errege-erreginen Jauregia.

Irailaren 12a, osteguna

Hitzaldi-kontzertua: “Musika eta boterea borboien Espainian”.

KUARIST laukotea.

Izen-ematea itxita
Museo Navarra curso cultura moderna CCModerna Museo Navarra Gobierno de Navarra