KONTSULTAK: 948 29 13 31 10:00 – 14:00
KUARIST laukotea.
Leire Unzue (saxo sopranoa), Carmen Ferrando (saxo altua), Josu Marauri (saxo tenorra) eta Sergio Eslava (saxo baritonoa).
KUARIST
KUARIST hitzak “lau artean” esan nahi du esperanto hizkuntzan. Saxofoi talde honen musikariak dira Leire Unzue (saxofoi sopranoa), Carmen Ferrando (saxofoi altua), Josu Marauri (saxofoi tenorra) eta Sergio Eslava (saxofoi baritonoa). Sortu berri diren obrak errepertorio klasiko tradizionalarekin lotzen ditu, testuinguru historikoa integratuz.
Taldeak “NAK 2020” Musika Garaikidearen Jaialdia inauguratzen hasi zuen bere ibilbidea, “Konexioa” ikuskizunarekin, tradiziozko musikaren eta abangoardiako musikaren arteko zubiak ezarriz, eta ganbera musikaren arloko “La Folia Nuova” nazioarteko lehiaketaren azken faserako sailkatu zen.
2021ean, Belén Otxotorena narratzaile eta aktorearekin lankidetzan aritu zen, “Kua – Kua… Kuarist!” haurrentzako kontzertu didaktiko bat prestatzeko. Ikuskizun hori Greziako mitologian oinarritzen da, hura txikiengana hurbiltzeko asmoz.
2022-2023 denboraldian bi proposamen eszeniko egin zituen: “Udako Soinuak” kontzertua, musika klasikoko lanak udako hainbat une eta emoziorekin lotzen dituena, eta “Mitotik logosera” proiektua, Iruñeko Garaikideak musika garaikidearen zentroarekin batera, non Japoniako mitologian oinarritutako hiru musika pieza estreinatu dituen.
2023an 1. saria lortu zuen Re_Cre@ musika sortu berriaren nazioarteko lehiaketan, bai eta ohorezko aipamen bat ere Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Arte Gaztearen Topaketetan.