KONTSULTAK:
948 29 13 31
10:00 a 14:00

Josu Narbarte.
UPNA.
Josu Narbarte
Josu Narbarte Arkeologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta irakasle laguntzaile doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Horrez gain, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide aktiboa da. Bere ikerketa-ibilbidea paisaia kulturalen azterketa arkeologikoan oinarritu da, metodologia desberdinen konbinazioaren bidez: azaleko prospekzioa, indusketa estratigrafikoa, azterketa sedimentologikoak eta geoarkeologikoak. Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak edo Frantziako Errepublikako Kultura Ministerioak finantzatutako hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu, besteak beste, eta lankidetzan aritu da Tolosako, Genovako, Alacanteko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikerketa-taldeekin. Jarduera hori isla izan da aldizkari zientifiko nazional eta nazioartekoetan argitaratutako lanetan, bai eta hitzaldiak ematean eta dibulgaziozko monografiak argitaratzean ere, hala nola Baztan, paisaia bizi baten arkeologia edo Sur les rives du temps, de l’Adour et de la Bidouze. Gaur egun, Resako aztarnategi arkeologikoko (Andosilla, Nafarroa) ikerketa-proiektuaren zuzendaria da.

