• Español
  • Euskara

KONTSULTAK: 948 29 13 31 10:00 a 14:00

Loading...
Museo Navarra CAA sala prehistoria
Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica Sep

ARKEOLOGIA AKTUALITATEA II. IKASTAROA

ONDAREA SUNTSITU GABE EZAGUTZEA

NAFARROAKO MUSEOA.
IRUÑEA.
2026KO OTSAILAREN 5EAN, 6AN ETA 9AN
Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica Sep
Izen-ematea itxita

HELBURUAK ETA EDUKIAK

Ondarea suntsitu gabe ezagutzea.
Nafarroako Ondare Arkeologikoari aplikatutako metodo ez-inbaditzaileak.

Nafarroako egungo arkeologiari buruzko II. ikastaroak ikusgai jarri nahi du interesdunentzat teknologia ez-suntsitzaileek ondare arkeologikoa aurkitzeko, ezagutzeko eta aztertzeko duten garrantzia. Adituen eskutik, eta dibulgazio maila altu baten bidez —publiko orokorrari zein espezializatuari zuzenduta—, paisaiaren arkeologia eta prospekzio-teknika berriak ezagutaraziko dira.

JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA

ANTOLATZAILEA
Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica Sep
Museo Navarra curso cultura moderna organizadores
LEKUA ETA ORDUA
Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica Sep

2026ko otsailaren 5ean (osteguna), 6an (ostirala) eta 9an (astelehena)

Nafarroako Museoa.
Areto nagusia.
18:00-21:00 h.

TARIFAK
Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica Sep

25 euroko prezioa duen ikastaroak 12 euroko tarifa murriztua du arkeologoentzat, irakasleentzat, Kultur Elkarteetako kideentzat, Nafarroako Museoaren Lagunen Elkartearentzat, Nafarroako Museoko Kultur Boluntarioentzat, ikasleentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta 30 urtetik beherakoentzat.

Gainera, izen ematea doakoa izango da langabetuentzat.

Izen-ematea itxita

ARGIBIDE GEHIAGO ETA IZENA EMATEA

Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 15etik otsailaren 4ra, ostegunetik asteazkenera, eman ahal izango dute izena, Nafarroako Museoaren webgunean deskargatu daitekeen formularioa betez. Matrikula egiteko ezinbestekoa da ordainketaren egiaztagiria, bai eta tarifa murriztua edo doakoa egiaztatzen duen dokumentazioa ere, museo@navarra.es helbide elektronikora bidaltzea. Halaber, izen-ematea eta ordainketa aurrez aurre egin ahal izango dira Nafarroako Museoaren bulegoetan, urtarrilaren 15etik,(osteguna), otsailaren 4ra (asteazkena), astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Ikastaroari buruzko informazio guztia, izen-ematea, matrikula-epea eta bestelako xehetasunak Kulturaren webgunean eta 948 291 331 telefono-zenbakian eskuragarri daude, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

EGITARAUA

V

Otsailaren 5a, osteguna

Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica Sep
Paisaia historikoa

18:00 h. Hitzaldia:
“Paisaiaren arkeologia: oinarrizko kontzeptuak”.

Paisaiaren Arkeologiaren helburua da gizarte-talde bakoitzak bere ingurunearekin ezartzen dituen harremanak aztertzea, bai eta giza jarduerek ingurunean duten eragina ere. Hitzaldi honetan paisaia kontzeptua Arkeologiaren ikuspegitik landuko da, eta, halaber, haren sorrera eta garapen historikoan parte hartzen duten osagai eta faktore nagusiak aztertuko dira.

Hizlaria:
Josu Narbarte.
UPNA.

19:15 h. Hitzaldia:
“Paisaiaren arkeologia: Nafarroako ikerketa-esperientziak”.

Bere aparteko aniztasuna dela eta, Nafarroako Foru Komunitatea lurralde egokia da Paisaiaren Arkeologia garatzeko; izan ere, lurralde nahiko mugatu batean adibide oso desberdinak kokatu eta aztertzeko aukera ematen du. Hitzaldi honetan Nafarroan Paisaiaren Arkeologiak izan duen aplikazioa aztertuko da, eta azken urteetan ikertu diren adibide nagusietako batzuk aurkeztuko dira.

Hizlaria:
Josu Narbarte.
UPNA.

VI

Otsailaren 6a, ostirala

Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica Sep
Prospekzio geofisikoa

18:00 h. Hitzaldia:
“Geofisika, aztarnategi arkeologikoen kudeaketarako tresna gisa”.

Erabakiak hartzeko funtsezko alderdiak.
Prospekzio geofisikoko teknikak gero eta maizago erabiltzen dira proiektu arkeologikoetan. Hala ere, kasu gehienetan talde arkeologikoek ez dituzte ongi ezagutzen teknika horien oinarri teorikoak. Ondorioz, ez da beti erraza izaten arazo zehatz bati aurre egiteko metodologiarik egokiena zein den bereiztea. Hitzaldi honen helburua gehien erabiltzen diren tekniken sarrera teorikoa eskaintzea da, egoera desberdinetan duten aplikagarritasuna baloratzeko oinarri bat emanez.

Hizlaria:
Ekhine García.
Ondare arkeologikoari aplikatutako geofisikako espezialista.

19:15 h. Hitzaldia:
“Geofisika, aztarnategi arkeologikoen kudeaketarako tresna gisa”.

Nafarroan aplikatutako adibideak.
Hitzaldi hau aurrekoaren jarraipen gisa planteatzen da. Nafarroako aztarnategietan egindako aplikazio-adibideak erabiliko dira, ingurune desberdinetan geofisikaren aplikazioak dituen ahalmenak eta mugak azaltzeko. Bereziki, ondorengo esku-hartzeak egin diren kasuak lehenetsiko dira, interpretazioen eta indusketen emaitzen arteko konparaketa ahalbidetzeko.

Hizlaria:
Ekhine García.
Ondare arkeologikoari aplikatutako geofisikako espezialista.

IX

Otsailaren 9a, astelehena

Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica Sep
Teledetekzioa

18:00 h. Hitzaldia:
“Teledetekzioko estrategiak lurralde-prospekan: aplikazio praktikoak I”.

19:15 h. Hitzaldia:
“Teledetekzioko estrategiak lurralde-prospekan: aplikazio praktikoak II”.

Azken hamarkadetako aurrerapen teknologikoei esker, natura-inguruneak ezartzen dituen ikusmen-oztopoak gaindituz, eremu geografiko zabalak dokumentatzeko aukera dugu. Hitzaldi honetan zenbait kasu praktiko aurkezten dira, non urruneko sentsoreen bidez lortutako informazioa (irudi satelitalak, aireko argazkigintza edo LiDAR datuak) konbinatuz eredu digitalak diseinatu diren, jatorri antropikoko anomaliak eta egitura arkeologikoak antzemateko orografia konplexua eta baso-dentsitate handia duten inguruneetan.
Oinezko prospekzioen, teledetekzioko teknika tradizionalen eta eredu prediktiboen erabileraren arteko analisi konparatiboaren ahalmena aztertuko da, desagertutako kokaleku-ereduen identifikazioa hobetzeko. Helburua da paisaiaren irakurketa digitalak aztarnategiak lokalizatzea ez ezik, haien eraldaketa, egungo kontserbazio-egoera eta haien babeserako estrategien diseinua ulertzeko ere balio duela erakustea.

Hizlaria:
Alexandre Duró Cazorla.
Arkeologoa – ikertzaile independentea.

DESKARGATU PROGRAMA

HIZLARIAK

Museo Navarra CAA Josu Narbarte

Josu Narbarte.
UPNA.

Museo Navarra CAA Ekhine García

Ekhine García.
Ondare arkeologikoari aplikatutako geofisikan aditua.

Museo Navarra CAA Alexandre Duró

Alexandre Duró Cazorla.
Arkeologoa – ikertzaile independentea.

Saioetan Espainiako zeinu hizkuntzako (ZHE) interpreteak, indukzio magnetikoko begizta eta zuzeneko azpitituluak izanen dira, Eunate elkartearen laguntzari esker.

Izen-ematea itxita
Museo Navarra I Curso Actualidad Arqueológica