es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Zinema Aretoa

Zinema Aretoa. Nafarroako zinematografoak (1940 - 1990)

Programa horren helburua da 1940 eta 1990. urteen bitartean, telebistak eta bideo-jokoek gazteen aisia hartu baino lehen, Nafarroan izan ziren zinema-aretoekin zerikusia duten dokumentuak biltzea.

Administrazioaren Artxiboko funtsetan Nafarroako herri askotako zinema-aretoak eraiki eta martxan jarri zireneko dokumentuak daude.
Herritarrei eskatzen diegu, era horretako dokumentuak badituzte, oroitzapen horien berri ematea.

Asmoa da material horrekin bilduma dokumental eta grafiko bat egitea, aisia-gune horiek nolakoak ziren eta Nafarroan 1940 eta 1990. urteen bitartean zer eragin soziokultural izan zuten jakiteko.

Informazio gehiago

Zinema Aretoa