es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Zerbitzuak

 Liburutegi publikoek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

Informazio bibliografikoa eta erreferentziakoa

Liburutegi publikoetan herritarrei informazioa bilatzen laguntzen diete: informazio zehatza, hau da, egile, obra eta gaien inguruko datu zehatzak; eta informazio orokorra, erreferentzia bibliografiko espezifikoen kokapenari buruzkoa. Halaber, baliabideen erabilerari, funtzionamenduari, antolamenduari eta zerbitzuei buruzko kontsultak ere argitzen dituzte.

Aretoan kontsultak egitea

Liburutegi publiko guztietan funtsak kontsultatzeko irakurketa-guneak daude, eta baita ordenagailuak ere, Interneten sartzeko eta katalogo, datu-base eta abarretan kontsultak egiteko. Funts gehienetan sartzea libre da, eta dokumentu guztiak kontsulta daitezke, mailegutik salbuetsita daudenak zein salbuetsi gabekoak, besteak beste erreferentziako bilduma: hiztegiak, entziklopediak, urtekariak, gidak eta abar.

Erreprografia

Liburutegi batzuek legez haien dokumentuen kopiak egiteko aukera ematen dute. Horretarako, erabiltzaileek berek erabiltzeko fotokopiagailuak dituzte. Ordenagailuen bitartez dokumentuak inprimatu ere egin daitezke.

Interneterako sarbidea

Liburutegi publikoetan, informazioaren eta komunikazioaren mundura sartzeko ate direnez, erabiltzaileei Internetera libre eta doan sartzeko modua eskaintzen diete.

Txartela eskuratzea

Nafarroako Liburutegi Publikoen erabiltzaileen txartelarekin liburutegian identifikatzea ezinbestekoa duten zerbitzuak erabil daitezke, adibidez: aretotik kanpoko mailegua eta Interneterako sarbidea. Txartela eskuratzeko eskaria egin behar da, Nafarroako edozein liburutegi publikotan edo Interneteko formularioaren bidez; eskari horretan datu pertsonalak jarri behar dira: izena-abizenak, NAN, jaioteguna eta abar. Horrez gain, NAN edo pasaportea erakutsi behar dira eta nortasun-agirikoaren neurriko duela gutxiko bi argazki eman behar dira.

Etxerako mailegua

Liburutegi publikoetako materiala eskuratu daiteke mailegu pertsonala, mailegu kolektiboa eta liburutegi arteko mailegua medio.

Dokumentuak eskuratzea eskatzea (desiderata)

Erabiltzaileek, haien gustu eta premiak asetzeko, liburutegiei dokumentuak erosteko iradokizunak egin diezazkiekete. Horretarako formularioak bete behar dira, dokumentuen eta eskatzailearen oinarrizko informazioarekin. Iradokizun horiek Internet bidez ere egin daitezke, liburutegiko erabiltzaile-txartela edukiz gero.

Sustapen-jarduerak

Liburutegien helburu nagusietako bat irakurketa sustatzea da eta, horretarako, sustapen-jarduera ugari antolatzen dituzte.

Liburutegietako estatistika

Liburutegi Zerbitzuak liburutegi guztietako funts-erosketa, mailegu, bisitari, erabiltzaile berri, azalera, irakurketa-postu eta abarrei buruzko datu estatistikoak biltzen ditu. Horretarako, Nafarroako Gobernuak aplikazio informatiko bat sortu du, eta liburutegi publiko guztiek dute eskura, langileek informazioa bidal dezaten.

Herritar txartela

Herritar txartela administrazioaren eta tokiko erakundeen zerbitzuak eskuratzeko egiaztagiri pertsonal bat da, eta liburutegi publikoetan ere erabil daiteke.

eBiblio

eBiblio Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean liburu elektronikoak maileguan hartzeko eta Internet bidez irakurtzeko zerbitzu bat da. eBibliok katalogoan sartzeko eta formatu digitaleko liburuak (EPUB eta PDF) maileguan hartzeko plataforma teknologiko bat jartzen du herritarren eskura. Liburu horiek era askotako gailutan irakur daitezke: tabletak, telefono adimentsuak, ordenagailu pertsonalak eta liburu elektronikoak irakurtzeko gailuak; betiere, Adoberen DRMrekin bateragarriak izan behar dute.


eFilm

eFilm filmak, telesailak eta dokumentalak streaming bitartez ikusteko aukera ematen duen Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen zerbitzu bat da. Plataforma honek 14.000 izenburutik gorako katalogoa jartzen du erabiltzaileen eskura, maileguan hartu eta hainbat gailuen bidez ikusi ahal izateko (tabletak, telefono edo  ordenagailuak).


infoMagazine

infoMagazine aldizkariak Interneten bidez irakurtzeko aukera ematen duen Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen zerbitzu bat da. Plataforma honek 4.000 zenbakitik gorako katalogo bat jartzen du bezeroen eskura, haren bidez aldizkariak formatu digitalean maileguan hartu ahal izateko eta hainbat gailuen bidez online irakurtzeko (tabletak, telefono edo  ordenagailuak).