Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

XLVII Edizioa

2021 uztaila 20/23

LUZAROAN IRAUTEKO ERAIKI.
Harritutako aberastasuna eta identitate soziala. XI.-XIV. mendeak

Erdi Aroaren mende zentraletan, Europako paisaia eraldatu zen eraikuntzan pixkanaka, baina era masiboan, material iraunkorrak erabiltzera (harria eta/edo adreilua, testuinguruaren arabera) itzuliz. Eraldaketa horrek identitate indibidual, kolektibo eta erregional berriak sortzen lagundu zuen. Ondorio historiko izugarriak eragin zituen aldaketa da, izan ere, XII. mendetik aurrera “aberastasuna harritzea” ekonomiaren, mentalitatearen, adierazpen sozial eta espiritualaren, Erdi Aroko gizartearen territorialitatearen egiturazko ezaugarri bihurtu zen. Prozesu horrek izan zuen zabaltasunak eta hedatze apartak eta azkarrak eraikin iraunkor eta txundigarriz osatutako ondarea sortu du Europan, baita lurralde bateko, Europako, gizartearen nortasuna, Erdi Aroko gizarte kristauarena, definitu duen eraikuntzafenomenoaren ikusgarritasuna ere. Elizen, dorreen, gazteluetako harresien, jauregien eta hiri- zein landa-inguruneetako etxeen eraikuntza azkar, zabal eta sistematizatuak islatzen ditu, batetik, garai hartako hazkunde ekonomikoaren eta erreforma gregoriarrak eragin zituen ondorio materialen testigantzak eta, bestetik, dinamika sozial batenak, garapen ideologiko zein instituzional berriz gain praktika sozial eta ohitura berriak dakartzana. “Irauteko eraikitzearen” xedea harritzearen fenomenoa aberastasunarekin, eraikuntzaren balioarekin eta identitate kolektiboaren esanahiarekin zerikusia duten alderdi sozialekin lotu ahal izatea da.

 

2021 progama

XLVII Edizioa