es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

XLVI Edizioa

Uztailaren 16tik 19ra

NEKAZARIEN HIRIA

Europako hiri-ehundura, neurri handi batean, Erdi Arotik jarauntsi da, izan ere, XI. eta XIV. mendeen artean, milaka aglomerazio berri sortu ziren: petites villes, market towns, centri minori, hiribildu berriak.

Prozesu hori nahiko gutxietsia izan den arren, askotariko migrazioekin lotzen da eta nukleo xume samarrak eta saiakuntza urbanistikoak ekarri zituen. Funtzio zentralak izan zituzten hedadura ezberdinetako eskualdeetan, azokak eta artisautza-jarduerak hartu zituzten eta hainbat botere laiko zein eklesiastikoren egoitza izan ziren. Horrez gain, dinamika berezi bat sortu zuten haien udal erakundeen ingu- ruan.

Aste honen xedea hiribildu berri horiek Europaren historian izan zuten eragina nabarmentzea da; horretarako, gaia ikuspuntu eta eskualde ezberdinak abiapuntu hartuta landuko da. Hasteko, ikuspegi orokorra emango da; eta, aurrerago, bestelako gaiak landuko dira: ikuspuntu kartografikoak, Europaren erdialdeko migrazio-mugimenduak, Fran- tziako mendebaldeko azoka eta hiribilduen arteko lotura, elizaren eta nobleen jaurerrien hiribilduak, terre nuove italiarrak eta centri minori- ak. Eremu hispanikoan, arreta berezia eskainiko zaie Kataluniako hiri- bilduen eta landa-eremuen arteko loturari, Aragoiko koroako monar- kien eta udal botereen ekimenei, Gaztelari, ipar kostaldeko hiribilduei eta Portugaleko mugakoei. Nafarroan, “zentro txikiak” aztertuko dira, erreinuko “hiribildu on” ospetsuen azpitik zeudenak.

Egitaraua

XLVI Edizioa